Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegiak epea ireki du alemana, frantsesa, ingelesa eta atzerritarrentzako espainierazko 2013-2014 ikasturteko ikastaroetan izena emateko. Eskolak 2013ko irailaren 16an hasiko dira, eta 2014ko ekainaren 18an bukatuko dira.
Beren maila Ikastegian egiaztatu dutenek (lehenagoko ikastaroetan matrikulatutakoek) eta aldez aurretiko ezagutzarik ez daukaten ikasle berriek (A1 mailara sartu beharrekoek) dagoeneko eska dezakete matrikularako hitzordua, eta irailaren 9ra arte matrikula gauzatzeko epea edukiko dute, dauden ikaspostuen arabera.
Hizkuntza bat ikasi nahi duten eta ikastegian sartu berri direnek, eta aldez aurretiko ezagutzak dituztenek, beren maila egiaztatu beharko dute egiaztapen ofizialaren bidez, edo bestela proba bat egin beharko dute Ikastegian (Sario eraikina). Mailaketa-probak abuztuaren 6tik irailaren 6ra egingo dira, 8:30etik 13:00etara. Matrikula egiteko, ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua eskatzea. Ikasle hauentzat ere, matrikula epea irailaren 9ra arte egongo da irekita.
Unibertsitate komunitateko kideek (gradu edo graduondoko ikasleek, irakasle eta ikertzaileek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek), NUPeko tituludunek (ikasle ohiek) eta Unibertsitatekoak ez diren pertsonek ikas dezakete Ikastegian.
Alumni Programan izena emanda dauden ikasle ohiek eta Unibertsitatearen adiskideek deskontu bereziak edukiko dituzte ikastaro hauek egiteko.
Informazio guztia eskuratzeko, jo ezazu Hizkuntza Ikastegiaren web-orrialdera (www.unavarra.es/centroidiomas), 948 16 9791 telefonora edo posta honetara:centro.idiomas@unavarra.es.