Joan eduki nagusira

"Star Treken fisika", da NUPek eta Laetoli argitaletxeak Las dos culturas bildumaren barruan argitaratu duten azken liburuaren izenburua. Lawrence Krauss fisikaria eta zientzia-dibulgatzailea izan da liburuaren egilea-. Liburuak Stephen Hawking fisikari eta kosmologoaren hitzaurrea dauka. Egile berarena da, esaterako, hainbeste sari jaso dituen eta gaztelaniara, alemanera, italierara, nederlanderara, portugalerara, finlandierara, koreerara eta txinerara, besteak beste, itzuli den "Atomo baten historia".

Liburua 2007ko edizioa jasotzen du, zeinean egileak 1996ko lehen edizioa berrikusten baitu. "Pasa diren urteetan —azaldu du Lawrence Kraussek—, Star Trek seriea ez ezik, zientziaren mundua ere aurreratu da, eta are, esango nuke bigarren honek lehenak baino aurrerapen handiagoak ezagutu dituela". Berrikusketak liburuko zientzia-alderdia berritzen du, informazio berria gehitzen ditu eta zenbait argudio kentzen ditu, naturak demostratu duenean okerrak zirela. "Ezin izan diot tentazioari eutsi, eta Star Trek seriarekiko konexio berriak erantsi ditut, baita zenbait huts gehiago ere. Izan ere, azken hauetako bat 5 urteko ume batek aipatu zidan eman nuen hitzaldi batean, eta Entreprise ontziko eskifaiako kide batek beste bat adierazi zidan.

Liburuak hiru atal dauzka: "Poker-partida kosmiko bat", "Materia, materia toki guztietatik" eta "Unibertso ikusezina, edo iluntasunean zelatan dagoena". "Einstenek apostua igotzen du", "Gorputz batek gorputzik ez daukanean", "Hau baldin bada informaziaoren autopista, goazen errei azkarretik", "Spocken bila" edo "Zer da sentiberago, zure eskua edo zure ipurdia?" bezalako izenburu iradokitzaileak dituzten hamar kapitulutan, egileak informatika, mekanika kuantikoa, teleskopioen eraikuntza eta partikulen fisika bezalako gaiak ukitzen ditu, tonu atsegin eta irakurterrazean.

Lawrence Krauss (New York, 1954), Fisika Teorikoan doktorea da Massachussets Institute of Technology (MIT) institutuan, eta gaur egun Arizona Estatuko Unibertsitateko Origins Initiative delakoa zuzentzen du. Ezagutza zientifiko publikoaren EEBBko Zientzia Aurreratzeko Elkartearen saria irabazi duen zientzialari bakarra da, eta horretaz aparte Iparramerikako Fisika Elkartearen Julius Edgar Lilienfeld saria (2001) eta Estatu Batuetako Fisika Institutuaren Andrew Gemant saria irabazi ditu. 300 argitalpen zientifiko baino gehiago eta fisikari eta astronomiari buruzko zabalkunde-artikulu ugari argitaratu ditu. Maiz ematen ditu hitzaldiak profesionalentzat edo publiko orokorrarentzat, eta irrati eta telebista programetan parte hartu ohi du.

Liburuaren itzulpenean Cecilia Wolluschek eta Estíbaliz Armendáriz aritu dira, laguntzaile; lehena, NUPeko irakasle elkartua, Fisikan doktorea eta jariakinen mekanika eta ingeniaritza termikoan aditua da, eta bere jardun profesionala Meler enpresako I+Gko sailean gauzatzen du; bigarrena industria ingeniaria da, ingeniaritza biomedikoan aditua, eta gaur egun CETENA-CEMITEC Fundazioko Jariakinen Mekanika eta Ingeniaritza Termikoko arloko proiektu-arduraduna da.