Joan eduki nagusira

Guztira 604 ikasle nafar aurkeztuko dira ekainaren 26an, asteazkenean, Unibertsitatean Sartzeko Proben edo Hautaproben aparteko deialdira, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Iruñeko eta Tuterako campusetan, eta ostiral honetara arte egingo dira. Horietatik 318 emakumeak dira eta 286 gizonak. Ikasle gehienak (472) aldi orokorrera eta espezifikora aurkeztuko dira. 68 ikasle aldi orokorrera bakarrik aurkeztuko dira, eta 64 ikasle aldi espezifikora bakarrik. Hautaproben ohiko deialdia ekainaren hasieran izan zen, eta matrikulatu zirenen % 95,16k gainditu zuten proba.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak egin du Unibertsitatean Sartzeko Probetarako deialdia, Nafarroako unibertsitate barrutiko ikasleen probez arduratzen den erakundea baita. Matrikulatu diren ikasleak hiru epaimahaietan banatu dira. Hiru horietako bi Arrosadiko campusean daude (bat gaztelaniaz eta bestea euskaraz), eta hirugarrena Tuterako campusean.

Urte honetan egin den berrikuntza nagusia izan da ikasleek beren nota jakin ahal dutela gailu mugikorretarako doakoa den aplikazio baten bidez. Aplikazioak "UPNA PAU" du izena. Behin jaitsiz gero, ikasleek beren Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia idatzi behar dute, eta hautaprobetako hasieran eman zaien pasahitz bat ere bai. Gainera, kalifikazioak NUPen web-orrialdean (www.unavarra.es) ere egongo dira ikasleek ikusteko.


Hizkuntza eta Literaturarekin hasiko da


Probak 9:30ean hasiko dira, Gaztelania eta Literaturako azterketarekin eta Espainiako Historia/Filosofiaren Historiako azterketarekin, zeina 11:45ean hasiko baita. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, Atzerriko Hizkuntzako azterketa egingo dute.

Ekainaren 27an, ostegunean, egingo diren probak goizeko 8:30ean hasiko dira, Euskal Hizkuntza eta Literaturako azterketarekin. 10:45ean, Biologiako, eta Grezierako azterketak egingo dira, eta 13:00etatik aurrera Fisika, Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika eta Musika Analisia II irakasgaietako azterketak egingo dira. Arratsaldean, azterketa 16:30ean hasiko da, Lurraren eta Ingurumenaren Zientzien azterketarekin eta Artearen Historiako azterketekin, eta Latinekoak eta Marrazketa Teknikokoak 18:45ean hasiko dira.

Probak ostiralean, ekainaren 8an, bukatuko dira, eta egun horretan 28:30etik aurrera, Matematika, Geografia eta Adierazpen Teknikak irakasgaietako azterketak egingo dira. 10:45ean, Diseinua, Kimika, eta Musikaren eta Dantzaren Historia irakasgaietakoak egingo dira, eta 13:00etan, berriz, Industria Teknologia, Enpresaren Ekonomia eta Ikus-entzunezkoen Kulturako azterketak hasiko dira. Azkenik, azterketak arratsaldean bukatuko dira Literatura Unibertsalarekin eta Elektrotekniarekin, eta Marrazketa Artistikoarekin. Azterketa horiek guztiak 17:00etan hasiko dira.