Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatu egin du, datorren astearterako, ekainaren 25erako, nekazaritzako elikagaien eta nutrizioaren sektorearen lehiakortasuna sustatzeko ekintza-plan bat aurkezteko jardunaldi bat, Campus Iberusen eremuan. Azterketa Campus Iberusen eta "la Caixa"ren Gizarte Lanaren arteko hitzarmen bati esker egin da. Hitzarmenaren helburua da hazkunde ekonomikorako politikak suspertzea Ebro ibarrean. Honako hauek dira Ebro ibarreko Nazioarteko Bikaintasun Campuseko, hau da, Campus Iberuseko kideak: Zaragozako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Lleidako Unibertsitatea eta Errioxako Unibertsitatea.

Jardunaldia 17:30ean izango da, Iruñeko Baluarte Jauregian. Ekitaldi batekin hasiko da, zeinean honako hauek izango baitira buruak: Julio Lafuente López, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea, Felipe Pétriz, Campus Iberuseko lehendakaria, eta Enric Banda, "la Caixa" Fundazioko Zientzia, Ikerketa eta Ingurumeneko Arloko zuzendaria.

J. Javier Sánchez Asín, Campus Iberuseko koordinatzailea, izango da nekazaritzako elikagaien eta nutrizioaren eremuko berrikuntza hobetzeko ekintza-plana aurkezteaz arduratuko dena. Ondoren mahai-inguru bat prestatu da, izenburu honekin: "Nekazaritzako elikagaien eta nutrizioaren sektorea eta garapen ekonomikoa".

Mahai-inguru horretan, honako hauek egongo dira: María Antonia Fernández de Pablo, Aragoiko Elikadura Klusterreko zuzendari-kudeatzailea; Iñigo Nagore Ferrer, Errioxako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Ingurumen kontseilaria; Jesús Sarasa Murugarren, Nafarroako Nekazaritza eta Abeltzaintzako Elkarte Kooperatiboko zuzendari-kudeatzailea, eta Olga Martín Belloso, Lleidako Unibertsitateko Elikagaien Teknologiako katedraduna.

Elikadura eta nutrizioa Campus Iberus proiektuaren ardatzetako bat da. Beste ardatz batzuk honako hauek dira: energia iraunkorra, osasunaren zerbitzurako teknologia, eta ondare kulturalaren zaintza. Datorren astean aurkeztuko den ekintza-planaren helburua nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna suspertze eta indartzea da, estrategikoa baita Aragoi, Nafarroa, Errioxa eta Kataluniako erkidegoentzat.

Unibertsitateko campusak eta ekonomia hazkundea

Proiektu hau "la Caixa"ren Gizarte Lanak bultzatzen duen Unibertsitateko Campusak eta Ekonomia Hazkundea izeneko programa pilotuaren barruan dago. Programa honek konfiantza eman nahi dio gizarteari, ikusarazteko gaurko krisi ekonomikotik atera daitekeela, balidin eta unibertsitateek, enpresek eta administrazioak batera lan egiten badute, ezagutzaren gizartearen praktika onen printzipioak zainduz.

Programaren helburua da Espainiako unibertsitateen, ikerketa zentroen, teknologia zentroen eta garapen ekonomikoaren transferentzia eta berrikuntzaren egituren balioa azpimarratzea. Beste alde batetik, Campus Iberus bikaintasuneko campusa den elkarte estrategikoa martxan jarri zuten sustatzaileen proiektu publiko eta pribatuek berriz indartu nahi dira, horretarako aprobetxatuz Espainako Gobernuaren Hezkuntza Ministerioak 2008-2011 aldian garatutako Nazioarteko Bikaintasun Campusaren programa.