Nafarroako Unibertsitate Publikoak bihar, asteazkena, ekainak 12, jarriko ditu jendaurrean Unibertsitatean Sartzeko Probetako notak. Probak Iruñeko eta Tuterako Campusetan egin ziren joan den astean. Osotara, 2.718 ikasle aurkeztu ziren, eta lehenengo aldiz beren kalifikazioak gailu mugikorren bidez ezagutzeko aukera izango dute. Jada 1.000tik gora pertsonak jaitsi dute NUPek sortutako doako aplikazioa. Nota kontsultatzeko aukera eskaintzen du ikasleek probaren lehen egunean jasotako pasahitzak sartuta. Horrez gain, emaitzak kontsultatzeko moduan egongo dira Unibertsitateko web-ean (www.unavarra.es) eta matrikulatutako ikasle bakoitzaren ikastetxeetan.
Aplikazioaren izena “UPNA PAU” da eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak SIGMA Gestión Universitaria AIE`partzuergoarekin batera garatu du. Espainiako zortzi unibertsitatek osatzen dute partzuergo hau, zeinaren helburua baita erakunde hauen kudeaketa ekonomikoa modernizatzeko irtenbide informatiko berritzaileak eskaintzea.
Aplikazioa gailu mugikor batera jaitsi eta gero, ikasleek beren Nortasun Agiri Nazionala eta Unibertsitateak Hautaproben hasieran eman zien pasahitz bat idatzi behar dute aplikazioan sartzeko. Gailu mugikorrentzako aplikazio berri honekin, ikasleek jakingo dute, baita ere, beren ikasketa espedientearen azken batez besteko nota, baita aldi orokorreko eta aldi espezifikoko irakasgaietako notak ere.
Irakasgairen baten berrazterketa eskatu badute, nota berria prest dagoenean jakinarazpen bat jasoko dute. Honela, aplikazio hau erabiltzen duten ikasleek beren kalifikazioak erreklamazio-prozesuetatik zehar nola bilakatu diren kontsultatzeko aukera izango dute.
Notak jakinarazi eta gero, NUPek hiru egun balioduneko epea irekiko du, erreklamazioak aurkezteko (ekainaren 13, 14 eta 17an). Erreklamazioen emaitzak ekainaren 19an jakinaraziko dira. Bestalde, Hautaproben aparteko deialdia ekainaren 26, 27 eta 28an egingo da NUPeko bi campusetan.
Ohiko aurreinskpripzioa: ekainaren 17tik 26ra
Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2013-2013 ikasturterako ohiko aurreinskripzioa egiteko epea astelehen honetan, ekainaren 17an, hasiko da, eta hurrengo asteazkenean, ekainaren 26an, bukatuko da. Egun horietan, ikasleek ikaspostua eskatuko dute www.unavarra.es webgunearen bidez NUPen ematen diren 18 graduetako edozeinetan, eta ikasi nahi duten edo dituzten karrerak zein diren adierazi beharko dute lehentasun ordenaren arabera.
Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2013-2013 ikasturterako ohiko aurreinskripzioa egiteko epea astelehen honetan, ekainaren 17an, hasiko da, eta hurrengo asteazkenean, ekainaren 26an, bukatuko da. Egun horietan, ikasleek ikaspostua eskatuko dute www.unavarra.es webgunearen bidez NUPen ematen diren 18 graduetako edozeinetan, eta ikasi nahi duten edo dituzten karrerak zein diren adierazi beharko dute lehentasun ordenaren arabera. Apirilean edo ekainean aurreinskripzioa egindako ikasle onartuen lehenengo zerrenda uztailaren 5ean jarriko da jendaurrean, eta ikaspostua lortzen dutenek uztailaren 22 eta 24an egin beharko dute matrikula unibertsitatearen web-orrialdean jakinaraziko den hurrenkeran eta eran.