Aste honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan Unibertsitatean Sartzeko Probak egiten dituzten ikasleek beren nota jakin ahalko dute gailu mugikorretarako doakoa den aplikazio baten bidez. Hautaprobak ekainaren 5, 6 eta 7an izango dira, Arrosadiko eta Tuterako campusetan. Denera, 2.718 ikasle matrikulatu dira proba egiteko. Aplikazioak "UPNA PAU" du izenea. Behin jaitsiz gero, ikasleek beren Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia idatzi behar dute, baita asteazken honetan bertan, hautaprobetako lehen egunean, emango zaien pasahitz bat ere.
Unibertsitateak, joan den urtean, martxan jarri zuen hautaprobetako nota Unibertsitatearen web-orrialdearen bidez (www.unavarra.es) ezagutzeko aukera. Horretarako, ikasleei azterketak hastean ematen zitzaien pasahitz bat erabili behar zen. Gailu mugikorrentzako aplikazio berri honekin, ikasleek jakingo dute, baita ere, beren ikasketa espedientearen azken batez besteko nota, baita aldi orokorreko eta aldi espezifikoko irakasgaietako notak ere.
Irakasgairen baten berrazterketa eskatu badute, nota berria prest dagoenean jakinarazpen bat jasoko dute. Honela, aplikazio hau erabiltzen duten ikasleek kontsultatu ahalko dute beren kalifikazioak nola bilakatu diren erreklamazio-prozesuetatik zehar.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak SIGMA Gestión Universitaria AIE`partzuergoarekin batera garatu du aplikazio hau. Espainiako zortzi unibertsitatek osatzen dute partzuergo hau, zeinaren helburua baita erakunde hauen kudeaketa ekonomikoa modernizatzeko irtenbide informatiko berritzaileak eskaintzea. NUP aitzindaria izan zen, baita ere, bere ikasleei "Noten kontsulta" aplikazioa eskaini zienean. Eskaintza hori ere SIGMArekin batera egin zen, eta gaur egun 4.000 jaitsiera baino gehiago dauka.