Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak 2013-2014 ikasturterako graduko, lehen eta bigarren zikloetako lehengo titulazioetako eta unibertsitate masterretako irakaskuntza egutegia onetsi du. Graduko eta iraungitze bidean diren titulazio zaharretako ikasleek irailaren 6an hasiko dituzte eskolak. Bestalde, unibertsitate masterretako eskolak irailaren 16an hasiko dira Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntza Masterrean matrikulatutakoentzat, eta urriaren 1ean graduondoko gainerako titulazio ofizialetan.

Graduko ikasketa berrien egutegia seihilekoetan egituratzen da, eta lehenbizikoa (udazkenekoa) irailaren 6an hasi eta 2014ko urtarrilaren 17an bukatuko da. Bigarrena, udaberrikoa, 2014ko otsailaren 11n hasi eta 2014ko ekainaren 18an bukatuko da. Lehen seihilekoaren errekuperaziorako ebaluazio aldia 2014ko urtarrilaren 18tik 29ra izango da, eta bigarrena ekainaren 19tik 30era.

Lehengo planeko titulazioak egiten ari diren ikasleentzako egitura lauhilekoetakoa izango da, lehen bezala. Lehenbizikoa 2013ko irailaren 6an hasi, eta abenduaren 20an bukatuko da. Lehen lauhileko honetako azterketa aldia 2014ko urtarrilaren 9tik 25era izango da. Bestalde, bigarren lauhilekoa 2014ko urtarrilaren 27tik maiatzaren 19ra bitartean emango da, eta azterketak maiatzaren 20tik ekainaren 5era bitartean egingo dira. Azterketetarako aparteko deialdia heldu den urteko ekainaren 18tik ekainaren 30era programatu da.


Unibertsitateko masterretako egutegia


2013-14 ikasturterako Unibertsitate Masterren irakaskuntza-egutegia ere onetsi du Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak. Eskolak urriaren 1ean hasiko dira, aipatu Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntza Masterrekoak izan ezik. Lehen seihilekoa 2014ko otsailaren 28ra arte izango da. Masterretako bigarren seihilekoa 2014ko otsailaren 3aren eta ekainaren 30aren artean programatu da. Aparteko ebaluazio-aldia uztailaren 3tik 5era eta uztailaren 15etik 18ra izango da. Azkenik, Master Amaierako Lanaren defentsa otsailean (udazkeneko seihilekoa), eta ekainean/uztailean (udaberriko seihilekoa) eta irailean.