Joan eduki nagusira

Gerónimo de Uztariz Institutuak Historiografia Jardunaldi batzuk antolatu ditu ostiral honetarako, maiatzak 10, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Aditu batzuek biografiak egiteari buruz eztabaidatuko dute jardunaldietan, historiografiak duen arazo nagusietako bat baita. NUPeko Geografia eta Historia Sailaren eta Nafarroako Gobernuaren Kultura Departamentuaren lankidetzarekin antolatu dira jardunaldiak, eta 9:15ean hasiko dira Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Batzar-gelan.

Goizean zehar hiru hitzaldi emango dituzte aditu hauek: Emilio Majuelo NUPeko irakaslea eta Nafarroako historia garaikideko pertsonaia garrantzitsuei buruzko biografien egilea; Javier Tébar CCOO Kataluniako Artxibo Historikoaren zuzendaria eta frankismoaren oroimenean biografiak eta lekukotasunek izan duten erabilerari buruzko azterketen egilea; eta Ignacio Peiró Zaragozako Unibertsitateko irakaslea eta Estatuko aditu nagusienetako bat Espainiako historiografian.

Emilio Majuelo Gil Arturo Campióni buruz eta bere garaiko mundu intelektualari buruz arituko da. Majuelo Nafarroako Unibertsitate Publikoko Historia Garaikideko irakaslea da. Eta liburu hauen egilea: La II República en Navarra. Conflictividad agraria en la Ribera tudelana (1931-1933), Luchas de clases en Navarra (1931-1936) eta La generación del sacrificio. Ricardo Zabalza (1898-1940) (NUPeko Ikerketa Saria 2009); eta liburu honen egilekidea Del catolicismo agrario al cooperativismo empresarial. Setenta y cinco años de la Federación de cooperativas navarras (1910-1985) eta Tratamiento didáctico de las fuentes históricas. Las harineras en Navarra durante el primer tercio del siglo XX: un taller de investigación histórica local para la Educación Secundaria. Halaber, Cuestión religiosa y democracia republicana en España (1931-1939) lan kolektiboaren koordinatzailea da, eta aldizkari espezializatuetan ere argitaratu ditu artikuluak. Esaterako, Príncipe de Viana eta Historia del presente aldizkarietan. Gerónimo de Uztáriz Institutuaren lehendakaria izan da eta NUPeko Historia eta Ekonomia Ikerketa Taldeko kidea da. Halaber, "Gerra Zibileko eta Frankismoko oroimen historikoaren Dokumentu Funtsa" zuzentzen du (NUPen eratua Nafarroako Parlamentuaren ebazpen baten bidez).

Ignacio Peirók, bestalde,"Historialariaren lantegia. Biografiak jardun historiko eta historiografiko gisa" izenburua duen hitzaldia emango du. Peiró Zaragozako Unibertsitateko Historia Garaikideko irakaslea da. Bere ikerketa-jarduera oparoa zientzia historikoaren beraren historian oinarritu da batez ere, bai Espainian, bai nazioartean izan duen garapenean. Juan José Carreras Historiografiaren Historiako Mintegiaren irakaskuntza zuzendaria da, Urgoiti argitaletxearen Clásicos eta Fernando el Católico Instituzioaren Historiadores aragoneses bildumen zuzendari zientifikoa da, ANEPeko ebaluatzailea eta Hispania aldizkariko argitalpen batzordeko kidea da. Horrez gain, beste lan batzuen artean, honen egilea da: Joaquín Costa. El fabricante de ideas, La guerra de la Independencia y sus conmemoraciones, Los guardianes de la Historia. La historiografía académica de la Restauración, Diccionario Akal de historiadores españoles contemporáneos, eta artikulu eta kolaborazio ugariren egilea.

Azkenik, Javier Tébar Hurtadok "Errepresio frankistaren biografiak, autobiografiak eta lekukotasunak" izenburua duen hitzaldia emango du. Tébar Rovira i Virgili Unibertsitateko Historiako doktorea da, eta Fundación Cipriano García Kataluniako CCOOeko Artxibo Historikoaren zuzendaria eta Segle XX aldizkariaren zuzendariordea. Frankismoaren historian eta trantsizioan espezializatua dago, eta artikulu ugari idatzi ditu lan kolektiboetan eta aldizkarietan, hala nolaHistoria del presente, Hispania Nova, Historia, antropología y fuentes orales, eta L’Avenç. Horrez gain, lan hau koordinatu du: El movimiento obrero en la gran ciudad. De la movilización sociopolítica a la crisis económica.