Joan eduki nagusira

zoom Ana Aldabek saria jaso du Esther Suberviolaren izenean.

Ana Aldabek saria jaso du Esther Suberviolaren izenean.

Esther Suberviolak, Zuzenbideko eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziatura bikoitzeko 6. ikasmailako ikasleak, irabazi du Berri Juridiko Laburrei buruzko I. Clarín saria. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzia Juridikoen Fakultateak antolatzen du lehiaketa. Saria ostiral honetan, apirilak 26, eman dute Zientzia Juridikoen Fakultatearen festa ospatzeko ekitaldi akademikoan. Manuel Rapun Ekonomia, Plangintza eta Kalitateko errektoreordea eta José Francisco Alenza García dekanoa izan dira ekitaldiaren buru, eta bertan jakinarazi da, halaber, Raquel Bergareche Zuzenbide Pribatuko Saileko irakasleak irabazi duela Fakultatearen Irakaskuntza Berrikuntzari eta Kalitateari emandako II. Saria.

Esther Suberviolak “Mamá is not my ‘mum’” izenburua duen lana aurkeztu zuen. Lanak amatasun saria aztertzen du uteroa alokatzeko amatasun/aitatasun kasuetan. Epaimahaiak ezaugarri hauek balioetsi ditu: gaiaren originaltasuna, hizkuntza baliabideak trebetasunez erabiltzea, argi idaztea, eta ikuspegi juridikotik egoki lantzea. Esther Suberviola ezin izan da bertan egon, eta haren izenean Ana Aldave ikaskideak jaso du saria. Epaimahaiak akzesit bat eman dio, halaber, Nora Garaikoetxea Eseverri Zuzenbide Graduko 2. ikasmailako ikasleari "Gardentasun legea: hiritarra denean jakitea eskatzen duena" izenburua duen berriagatik.

zoom Rakel Luquin, berrikuntza sariaren irabazlea, saria jasotzen.

Rakel Luquin, berrikuntza sariaren irabazlea, saria jasotzen.

Berri Juridiko Laburrei buruzko I. Clarín Sariaren helburua da ikasleek idatzitako testu juridikoen kalitatea sustatzea. Lehiaketa Zientzia Juridikoen Fakultateari atxikitako titulazioetako ikasleei zuzendua zegoen, eta berri labur, original eta aurretik argitaratu gabea idatzi behar zuten ondorio juridikoak zituen egoera bati buruz. Esaterako, lege baten onespena, epai bat, gatazka juridiko bat edo egoera sozial bat. Berriek gutxienez ere 350 hitz eta gehienez ere 500 hitz eta izenburu bat izan behar dituzte.

Irakaskuntzari berrikuntzari eta kalitateari emandako saria

Bestalde, Zientzia Juridikoen Fakultatearen festan Iraskaskuntza Berrikuntzari eta Kalitateari emandako II. Sariaren golardoak banatu dira. Epaimahaiak Raquel Luquin Bergareche Zuzenbide Pribatuko Saileko irakasleari eman dio saria irakaskuntza berrikuntzari egindako ekarpenagatik metodologia tresnak erabiltzen baititu, esate baterako rol jokoa, irakaskuntza gaitasunez gain gaitasun instrumentalak ere garatzeko. Luquini bidaia-poltsa bat eman diote, bere espezialitateko irakaskuntza berrikuntzako biltzarrean bere proposamenak aurkezteko.

Aurkeztutako beste proposamen batzuen "kalitate handia" ere aitortu du epaimahaiak. Zehazki, nabarmendu da irakaskuntza plangintzaren eta metodologiaren egokitzapena Roldán Jimeno Aranguren eta Alicia Chicharro Lázaro Zuzenbide Publikoko Saileko irakasleek aurkeztutako proiektuaren gidaliburuan ezarritako helburuetara.

Zientzia Juridikoen Fakultatearen festa Ada Byron Aretoan egin da, Arteak eraikinean, eta ikasle askok parte hartu dute. Ekitaldian, Eduardo Arbizu Lostao, BBVAko Zerbitzu Juridiko, Kontu Ikuskaritzako Zerbitzu eta Betetze Zerbitzuko zuzendariak “Krisia eta finantza sistema” izenburua duen hitzaldia eman du.