Joan eduki nagusira

zoom Joan den urtean Tuterako campuseko labotaregietara egindako bisitaren irudi bat

Joan den urtean Tuterako campuseko labotaregietara egindako bisitaren irudi bat

Nafarroako Unibertsitate Publikoak larunbat honetan, apirilaren 13an, egingo du lehengo Ateak Zabaltzeko Eguna. Aurten halako hiru egun izango dira. Tuterako campusean egongo dira, goizeko ordutegian, jendearentzat zabalik dauden informazio-saioak, Ingeniaritza Mekanikoaren Diseinua eta Fisioterapia Graduei buruzkoak. Hurrengo bi egunak Iruñeko campusean izango dira, larunbatean ere, apirilaren 20 eta 27an. Egun hauek hurrengo 2013-14ko ikasturtean, unibertsitatean sartu nahi duten batxilergo eta lanbide heziketako ikasleei zuzenduta daude.

Tarazona etorbidea, z/g helbidean Tuterako campuseko Ateak Zabaltzeko Eguna 11:00etan hasiko da, Ingeniaritza Mekanikoaren Diseinua Graduaren aurkezpenarekin. Pixka bat geroago, 12:30ean, Fisioterapia Gradua aurkezteko saioa egingo da.

Ateak Zabaltzeko Egunak ikasleei eta gurasoei zuzentzen zaizkie, eta ikastegien eta titulazioen arabera antolatzen dira. Programaren barruan informazio-hitzaldiak eta Tuterako campuseko unibertsitateko instalazioetara bisitak daude, batez ere laborategietako eta lantegietako bisitak.

Iruñeko egunak

Egun hauek apirilaren 20an edukiko dute segida, Iruñeko campusean. Egun hartan titulazio hauei buruzko informazio-saioak izango dira: Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolako titulazioei buruz (Erizaintza eta Fisioterapia). Zientzia Juridikoen Fakultateko titulazioei buruz (Zuzenbidea, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak), Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatekoei buruz (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Gizarte Lana eta Soziologia Aplikatua) eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatekoei buruz (Ekonomia, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Zuzenbidea eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzaren Gradu bikoitza, Ekonomia eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzaren nazioarteko programa elebidunak, eta Ekonomia eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzaren Gradu bikoitz eta elebiduna).

Hirugarren eguna apirilaren 27an, larunbatean, izango da. Informazio-saioak titulazio hauei buruz izango dira: Nekazaritza Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko graduei buruz (Elikagaien Prozesuen eta Produktuen Berrikuntza Gradua eta Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza Gradua), eta Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikokoei buruz (Ingeniaritza Mekanikoa, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa, Ingeniaritza Mekanikoaren Diseinua, Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritza eta Ingeniaritza Informatikoa).

Iruñeko campuseko bisitan, laborategiak eta lantegiak erakusteaz aparte (ingeniaritzetako eta osasun arloko karreren kasuetan), unibertsitateko gainerako instalazioak ere erakutsiko dira (liburutegia, errektoretza...). Halaber, horretarako interesa daukatenek kirol instalazioak eta Urkiak Unibertsitate Egoitza ere ikusi ahalko dituzte.

Ateak Zabaltzeko egunak on-line

Aurtengo berrikuntzetako bat da NUPek bere gradu-eskaintzaren aurkezpena ere egingo duela Ateak Zabaltzeko egunak on-line ekimenaren bidez. Honetan, titulazio guztietako arduradunek informazioa emango dute interneten bidez, denbora errealean, eta interesdunek bidaltzen dituzten galderak erantzungo dituzte. Guztira hiru egun programatu dira, 18:00etatik 20:00etara izango direnak. Egunok jarraitzeko Unibertsitatearen web-orrialdea erabiltzea dago (www.unavarra.es). Interesdunek kontsultak eta galderak bidaltzen ahalko dituzte aldez aurretik.

On-line egun hauek apirilaren 24an hasiko dira, Zientzia Juridikoen Fakultatearen aurkezpenarekin (18:00etatik 19:00etara) eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen aurkezpenarekin (19:00etatik 20:00etara). Hurrengo egunean, apirilaren 25ean, Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolaren aurkezpena izango da (18:00etatik 19:00etara), eta gero Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatearena (19:00etatik 20:00etara). Azken eguna apirilaren 20an izango da, eta aurkezpen hauek izango dira: Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoarena (18:00etatik 19:00etara) eta Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoarena (19:00etatik 20:00etara).

Aurreinskripzioa ekainean

Gogoratuko denez, Nafarroako Unibertsitate Publikoak aldatu egin ditu, aurten, aurreinskripzioa egiteko epeak. 2013-2014 ikasturtean Gradu ikasketak NUPen hasi nahi dituztenek ekainean egin beharko dute aurreinskripzioa. Arrazoi ekonomikoak direla-eta, kendu egin da azken urteotan apirilean egiten zen aurreinskripzio aurreratuaren astea.
 

rain arte, Nafarroako Unibertsitate Publikoak aurreinskripzio aurreratua egiteko aste bat antolatzen zuen urtero apirilean, irailean Gradu ikasketak hasteko asmoa zutenen eskaerak jasotzeko. Aurreinskripzio horrek ikaspostu bat lortzerakoan ohiko inskripzioarekiko lehentasunik ezartzen ez bazuen ere –Espainiako unibertsitate publiko guztietarako arautegiak xedatutakoaren arabera ekainean egiten da ohiko inskpripzioa– , etorkizuneko unibertsitate ikasleen orientazioa aurrerapenez jakiteko modua ematen zuen. Baldintza batzuk bete behar dira onartua izateko. Esaterako, Unibertsitatean Sartzeko Probak gainditzea Batxilergoaren bidea aukeratu dutenentzat. Proba horiek (Hautaprobak deitzen direnak) ekain hasieran egiten dira.