

Fernando Remacha Aretoaren irudi bat Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko ikasleen Graduzio ekitaldian
Hamaika titulaziotako 560 ikaslek guztira ospatu dute Graduazio ekitaldia larunbat honetan, martxoaren 23an, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Horien artean zeuden Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Graduetan titulatu diren lehen 197 ikasleak. Gradu horiek izan ziren Europako Unibertsitate Eremura egokitu ziren lehenbizikoak 2009-10 ikasturtean. Hurrengo urtean, NUPek jada titulazio guztien eskaintza egin zuen Bolognako jarraibideen arabera.
Guztira, lau Graduazio ekitaldi garatu ziren asteburu honetan Sario eraikinean dagoen Fernando Remacha Aretoan. Graduatu gehien bildu zituen ekitaldia Giza Zientzien Fakultatearena izan zen, Haur Hezkuntzako Gradua, Lehen Hezkuntzako Gradua eta Soziologia lizentziatura ikasketak egindako 218 ikasle bildu baitzituen.
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, 137 ikasle graduaturekin, izan zen bigarrena. Zehazki, Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioko lizentziaturakoak, Ekonomiakoak eta Nazioarteko Taldekoak ziren. Bestalde, Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak eta Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak elkarrekin egin zuten ekitaldia, eta 137 ikasle bildu ziren, ondoko titulazioetakoak: Nekazaritza Ingeniaritza, Industria Ingeniaritza, Informatika Ingeniaritza eta Telekomunikazio Ingeniaritza. Zientzia Juridikoen Fakultateak ere Graduazio ekitaldia ospatu zuen Zuzenbide lizentziaturako 58 ikaslerekin.
4.000 lagun baino gehiago bildu ziren
Ikasleen familiakoen eta lagunen artean, 4.000 lagunetik gora bildu ziren larunbat honetan Fernando Remacha Aretoan egin ziren lau Graduazio ekitaldietan. Ekitaldi bakoitzaren buru Unibertsitateko errektoreorde bat izan zen, eta fakultate eta eskoletako erduradunak ere bertan izan ziren.
Ekitaldi bakoitzaren aitabitxi eta amabitxiak honako hauek izan ziren: Fernández Valdivielso, Sodena enpresa publikoaren zuzendaria eta NUPeko Teknologia Elektronikoko irakaslea (Ingeniaritzak); Javier Erro Sala, Soziologiako irakaslea, eta Reyes Berruezo Albéniz, NUPeko Hezkuntzaren Teoria eta Historiako katedraduna (Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea); Juan Carlos Franquet Casas, Thomson Reuterseko kontseilari delegatua (Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea); eta Juan Carlos Sáenz García de Albizu, NUPeko Merkataritzako Zuzenbideko katedraduna (Zientzia Juridikoen Fakultatea).