Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, José Miguel Zalba, Idoya Zabaleta, Jesús Irurre, Gloria Cruz y Pello Irujo.

Ezkerretik eskuinera, José Miguel Zalba, Idoya Zabaleta, Jesús Irurre, Gloria Cruz y Pello Irujo.

Nafarroako Unibertsitate Publikotik ateratako hiru tituludun parte hartzen aritu dira ostegun honetan Gizarte Kontseiluak antolatutako jarduera profesionalari buruzko orientazio jardunaldi batean. Zertan datzan ikasle izatetik profesional izaterako urratsa, zer gaitasun eta trebetasun sustatu behar diren unibertsitateko prestakuntza prozesuan, irakasgaien eta ibilbideen hautaketa zuzena, edo hizkuntzetan moldatzea dira Alumni Programaren eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen laguntza izan duen jardunaldi honetan aztertu diren gaietako batzuk. Ekitaldia Ikasgelategiko 09. gelan egin da eta Jesús Irurre Gizarte Kontseiluko buruak aurkeztu du.

Topaketa honetako partaideak izan dira Gloria Cruz Latorre Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna NUPen (1992); Pello Irujo Amézaga Ekonomian lizentziaduna (1994); eta José Miguel Zalba Arana Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzenbide titulazio bikoitzean lizentziaduna (2009). Hirurek garatu dituzte karrera profesional apartak eta erantzukizun postuak dituzte jarduten duten enpresetan.

Gloria Cruz Arloko burua da ICEX Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren mendeko entitate publiko enpresarialean, xede duena espainiar enpresen esportazioa sustatzea, lehiakortasuna hobetzeko nazioartekotzean laguntzea, eta kanpoko inbertsioak sustatzea eta erakartzea Espainian. Pello Irujok, bestalde, bere karrera profesional osoa garatu du Aranzadi argitaletxearen jabea den Thomson Reuters multinazionalean, eta zuzendaritza kargua betetzen du bertan. Azkenik, José Miguel Zalba egun Dublinen (Irlanda) bizi da, eta bertan Google enpresarentzat jarduten du.


Prestakuntza eta gaitasunak


Saioa Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko titulazioetako 2. ikasmailako ikasleei zuzendua zegoen. Gizarte Kontseiluak honelako jardunaldiekin lortu nahi duen helburua da ikasleak motibatzea jabe daitezen prestakuntza teoriko sendo batekin batera, beharrezkoa dela unibertsitate prestakuntza garaian jarduera profesionalean arrakasta izateko oinarrizkoak diren eragiteko gaitasunak garatzea.

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatetik ateratako hiru tituludunek azaldu dute zertan den ikasle izatetik profesionala izatera bitarteko urratsa, eta prozesu horretan sortutako zailtasunak deskribatu dituzte, nola joan diren gainditzen, eta nola prestakuntzaren beraren plangintza egoki batek lagun dezakeen iraganbide hori arrakastaz egiten.

Saioan arrakasta profesionalean laguntzen duten faktoreak zein diren ere azaldu dira: gaitasunak eta trebetasunak, jarduera eragilea eta arduratsua, hizkuntzetan moldatzea, edo irakasgaiak eta ibilbideak zuzen hautatzea. Hortaz, ez zen hainbeste irtenbide profesionalen katalogoa eskaintzea, baizik eta, alde batetik, ezagutzera ematea zein baldintza pertsonal behar diren jarduera profesionala hobekien betetzeko, eta, bestetik, deskribatzea Unibertsitateak ikasleen eskura jartzen dituen bitartekoak lanaren munduan balioesten diren trebetasun horiek eskuratzeko.

Aurreikusita dago honelako saioak NUPeko gainerako fakultate eta ikastegietan garatzea, titulazio bakoitzetik ateratako tituludunen parte-hartzearen bidez.