Joan eduki nagusira

Taldeko kideak eta obraren egilea, eskubitik hasita, Barañainen obra eman eta geroNafarroako Unibertsitate Publikoko Antzerki Taldeak XIII. Festival d’Hiver jaialdia irabazi du. Jaialdi hau Pariseko HEC Unibertsitateak antolatzen duen ikasle-antzerkiko nazioarteko lehiaketa bat da. Óscar Orzaiz Resanok zuzentzen duen NUPeko taldeak "Contra el progreso" obra eszenaratu zuen. Hau Esteve Soler (Bartzelona, 1976) antzerki-idazleak idatzitako obra bat da. Festival d’Hiver jaialdia otsailaren 25etik 28ra egin da, eta bertan Batumi Art (Georgia) Unibertsitateko, Bocconi (Italia) Unibertsitateko, Pariseko HEC Unibertsitateko eta La École Normale Supérieure-ko (Frantzia) antzerki taldeek hartu dute parte, baita Espainiako Madrilgo Carlos III Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko taldeek ere.

Festival D’Hiver lehiaketaren bidez, frantziar ikusleei aukera eman nahi zaie azken aldi honetako ikasleen antzerkigintzan egin diren lan hoberenak ezagutzeko. Frantziako antzerki taldeko profesional batzuek osatu dute NUPeko Antzerki Taldeari Muntaiarik Onenaren Saria eman dion epaimahaia. Ez da NUP jaialdi honen finalean parte hartzeko aukeratzen duten lehen aldia. Zehatz esanda, Antzerki Taldea beste bitan egon da. Orain bi urte muntaiarik onenaren saria eta emakumezkoen interpretaziorik onenaren saria jaso zituen, "Presas" obrarekin.

Taldeko kideak eta obraren egilea, eskubitik hasita, Barañainen obra eman eta geroHainbat eszenak osatzen dute NUPeko Antzerki Taldeak interpretatzen duen obra, eta denek daukate elementu komun bat: giza aurrerapenaren aurkako kritika. Esteve Soler antzerki-idazle katalanak sinesgaitz, surrealista eta ezinezkoak diren hainbat egoera birsortzen ditu, aurrerapenaren okerrak erakusteko. "Contra el progreso" trilogia baten parte da. Trilogiaren beste biak “Contra el amor” eta “Contra la democracia” dira. Sei hizkuntzatara itzuli da eta Europako eta Amerikako hamar herrialdetan eszenaratu da.

NUPeko Antzerki Taldeak obra hau eraman zuen 2012ko apirilean Unibertsitate Antzerkiko Nazioarteko Erakustaldira (UANE-MITEU), eta han hainbat unibertsitatetako 17 muntairekin lehiatu zen. Lehiaketa horretan ematen diren hiru sarietatik, NUPek irtenbide tekniko onenaren saria jaso zuen.

"Contra el progreso" obran hamabi antzezle aritzen dira. Horietaz aparte, eszenografiaz, koreografiaz, diseinu grafikoaz eta argiztapenaz, argiaz, soinuaz eta jantziez arduratzen diren pertsonak gehitu behar dira. Ondoko hauek dira: Arantxa Alonso, Íñigo Arricibita, Ana Artajo, Inés Asensio, Diego Cantabrana, Imanol Casqueiro, María Espinazo, Luis García, Andoni Larumbe, Noelia García, Mikel Larrea, Ion Martinkorena, Diego Rousselon, Esteve Soler eta Javier Urtasun, baita Óscar Orzaiz ere.

Berrogeita hamar pertsonak osatzen dute, gaur egun, NUPeko Antzerki Taldea. Urtero, taldeak bi obra eszenaratzen ditu. Honako hauek dira jokatu dituzten obretako batzuk: "Cuadros de amor y de humor al fresco”, José Luis Alonso de Santosena (2006-07 ikasturtea); “Aleluya por un héroe”, Angel Camacho Garcíarena (2007-08); “Yerma”, Federico García Lorcarena (2008-09); “Presas”, Ignacio del Moralena eta Verónica Fernándezena (2009-10); edo “Hagamos un trato”, Mario Benedettirena (2010-11).