Jeanne Mayu Serreau Hübner Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Kontseiluko buru berria hautatu dute. Kontseilu hori ikasleen eztabaida, kontsulta eta ordezkaritza organoa da, eta honako kide hauek osatzen dute: Unibertsitateko Klaustroan ikasleek dituzten ordezkariek eta Graduko eta lehen, bigarren eta hirugarren zikloetako talde-ordezkariek. Atzo, asteazkena, otsailak 27, Ikasleen Kontseiluak egindako osoko bilkuran hautatu zuten. Bileran, batzorde iraunkorreko mahaikideak berritu eta ikasleek ikastegietako batzordeetan (ikastegietan eta fakultateetan) eta sailetako kontseiluetan dituzten ordezkariak izendatu zituzten. Jeanne Mayu Serreauk Pablo Alonso ordezten du, 2012ko otsailean Kontseiluko buru izendatu zutena.
Jeanne Mayu Serreau Gizarte Laneko Graduko bigarren ikasmailako ikaslea da, independentea da eta Ikasleen Kontseiluaren lehendakaritza berritzeko prozesu honetara aurkeztu zen hautagai bakarra izan zen. Kontseiluburuak Lara Caldas Filgueira Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Graduko 2. ikasmailako ikaslea aukeratu zuen idazkari lanetan aritzeko, eta Goizane Villabona Urriza, Ikasle Abertzaleak ordezkatzen duen klaustrokidea koordinatzaile, lanetan aritzeko.
Halaber, Ikasleen Kontseiluaren Osoko bilkuran batzorde iraunkorreko mahaikideak hautatu zituzten. Hauek dira mahaikideak: Aitor Iriarte Gurrutxaga, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko 2. ikasmailako ikaslea (Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea); Xabier Erice Goñi, Lan Harremanen eta Giza Baliabideen Graduko 3. ikasmailako ikaslea (Zientzia Juridikoen Fakultatea); Alberto Sanz Navascues, Mekanika Ingeniaritzako Graduko 1. ikasmailako ikaslea (Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa); Imanol Ustarroz Apesteguia, Soziologia Aplikatuko Graduko 1. ikasmailako ikaslea (Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea), Aitziber Irizabar Igea, Erizaintzako Graduko 2. ikasmailako ikaslea (Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskola); Cristian Saenz Martin, Fisioterapia Graduko 2. ikasmailako ikaslea (Tuterako campusa); eta Guillermo Otano Jimenez, Hirugarren Zikloko eta Doktoretzako mahaikide aukeratua.
Kontseiluaren eskumenak
Ikasleen Kontseilua eztabaida eta kontsulta organoa da, eta Ikasleen Gaietarako eta Enpleguko Errektoreordetzaren mendekoa da. Bere eskumenen artean dago, besteak beste, ikasleen ekimenak bideratu, eztabaidatu eta proposatzea; unibertsitateko komunitateari buruzko informazioa biltzea ikasleei helarazteko; Unibertsitateko zerbitzuen ebaluazio prozesuetan parte hartzea; Kalitate Batzordean dituen ordezkariak hautatzea; edo ikastegietako batzorde eta sailetako kontseiluetako kide izango diren ordezkariak hautatzea.
Ikasleen Kontseiluaren organoak hauek dira: osoko bilkura, zeina gutxienez urtean behin bildu behar baita irakaskuntza-aldian, eta Batzorde Iraunkorra, batzordeburuak, idazkariak eta zortzi mahaikidek osatua –sei ikastegi bakoitzeko, Hirugarren Zikloko ikasleen ordezkari bat eta beste bat Tuterako campusekoa-.