Zientzia Juridikoen Fakultateak Lanbide Orientaziorako Jardunaldiak antolatu ditu datorren astean, titulazio hauetako ikasleentzat zuzenduak: Zuzenbidea, Lan-harremanak eta Giza Baliabideak eta EAZ eta Zuzenbide gradu bikoitza. Jardunaldi hauetan hainbat gairi buruzko aholkularitza eskainiko da, esaterako, gai hauei buruz: curriculum bat prestatzea, oposizioak prestatzea edo enplegu- berriak. Jardunaldiak otsailaren 12an eta 13an izango dira, eta arlo horietako adituek hartuko dute parte. Izen ematea doakoa da, eta Fakultateko idazkaritzan egin behar da, Arteak eraikinean.
Jardunaldiak otsailaren 12an, asteartean, hasiko dira, titulazio guztietako ikasleentzat den saio batekin. Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoa den José Francisco Alenza Garcíak aurkeztuko du saioa. Ondoren, Marta Díaz Peñak, NUPeko Unibertsitate-Gizarte Fundazioko enplegu-orientatzaileak, hiru orduko saio bat zuzenduko du. Saioaren izenburua honako hau da: "Lana bilatzeko ildoak, curriculum bat prestatzea eta lan-elkarrizketak egitea".
Zuzenbideko eta titulazio bikoitzeko ikasleei zuzentzen zaien saioa otsailaren 12ko arratsaldean hasiko da, hiru mintzaldirekin. Mintzaldion gaiak hauek izango dira: Judikaturarako eta fiskaltzarako oposizioak, Nafarroako Ogasuneko teknikaria izateko oposizioak eta Administrazio Publikoko teknikaria (Nafarroako Gobernuko adar juridikoa) izateko oposizioak. Honako hauek izango dira hizlariak: Francisco Úriz Juango, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko fiskala, Christian Hidalgo Nieto, Nafarroako Gobernuko Ogasun teknikaria eta Javier Piquer Lapuerta, NUPeko Langileen Kudeaketako Ataleko burua.
Kapitulu hau otsailaren 13ko asteazkeneko ponentziarekin osatuko da, zeinean Valentín Velasco Carrasco, Lan ikuskatzailea eta NUPeko irakaslea, ikuskatzaileen kidegoan sartzeko oposizioez mintzatuko baita. Hitzaldi hau Lan Harremanetako eta Giza Baliabideen graduko ikasleei ere zuzentzen zaie.
Titulazio hauetarako programa abokatu lanean aritzeari buruzko hitzaldi batekin osatuko da. Pedro Charro Ayestaránek, Estanislao de Aranzadi Praktika Juridikoko Eskolako zuzendariak, eta Eduardo Galánek, abokatuak, emango dute hitzaldi hori. Bere aldetik, zerga-aholkularia den Miguel Álvarez Ervitik beste hitzaldi bat emango du, zerga-aholkulari aritzeari buruz.
Lan Harremanak eta Giza Baliabideak
Lan Harremanak eta Giza Baliabideak graduko ikasleek otsailaren 13an, asteazkenean, emango diote hasiera beren lanbide-orientaziorako jardunari, gizarte-graduatuaren lanbideari eta elkargo ofizialak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko hitzaldi batekin. Honako hauek arituko dira saio horretan: Francisco Javier Plágaro Aróstegui, Nafarroako Gizarte-graduatuen Elkarteko burua; Jesús Ángel Gambra Barbarin, Praktika Sozio-laboraleko eskolako ko-zuzendaria; Juan Millán González Cantalapiedra, gizarte-graduatua eta NUPeko irakaslea ; eta Beatriz Rodríguez Sanz de Galdeano, Zientzia Juridikoen Fakultateko idazkaria.
Ondoren, hiru teknikarik gradu honi lotutako lanbideak aztertuko dituzte. Zehatz esateko, hauek izango dira teknikariak, eta jorratuko dituzten gaiak: Inmaculada Martín, Prevención Navarrako Lan Arriskuen Aurreikuspeneko kudeatzailea, Lan Arriskuen Aurreikuspeneko teknikari lanbidea; Amaya Castillo, Disayt-eko Giza Baliabideen zuzendaria, giza baliabideen zuzendaritza; eta Ainhoa Urbizuk, Gestamp-eko giza baliabideen departamentukoak, “Lan aholkularitzatik giza baliabideen zuzendaritzara” izeneko ponentzia aurkeztuko du.
Programa bukatzeko, Nafarroako Gurutze Gorriko enplegu zerbitzuko gizarte graduatua eta orientatzailea den Maite Irisok hitzaldi hau emango du: "Lanbide orientazioa, enplegu-hobi berria den aldetik". Helbide honetan dago ikusgai programa osoa: http://www1.unavarra.es/fac-juridicas