Joan eduki nagusira

zoom Javier Gomá, Nafarroako Museoan egindako hitzaldian.

Javier Gomá, Nafarroako Museoan egindako hitzaldian.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jorge Oteiza Katedrak "Estetika baterako materialak" liburua argitaratu du. Javier Gomá Lanzón filosofoa da liburuaren egilea. Gomák iragan irailean "Zeharkako ikuspegiak" zikloaren barruan, Nafarroako Museoan eman zituen hitzaldien testuak biltzen ditu. Ziklo horren bidez hainbat egilek praktika edo genero desberdinen bidez beren sormen esperientziaren berri ematea nahi du Jorge Oteiza Katedrak. Liburua salgai dago 21 eurotan.

Javier Gomá Juan March Fundazioaren egungo zuzendariaren zikloak "Gauza orori buruzko halako ideia bat" zuen izenburua, eta bi hitzaldi izan zituen: "Musek bahitua" eta "Eredugarritasunaren artea". Horrez gain, liburuan beste testu batzuk daude, eta egileak gai honi buruz gogoeta egiten du haien bidez.

Liburuaren aurkezpenean, Francisco Calvo Serraller Oteiza Katedraren zuzendariak nabarmentzen du Javier Gomák pentsalari gisa duen "nahia eta ausardia, arlo artistikoa Hiri Idealaren mugetan sartzeari" aurre egiteagatik. Calvo Serrallerrek nabarmentzen du bere idazki asko eredugarritasunari buruzkoak direla, eta haren erronka nagusia arteak egiten du.

"Sinetsita nago ahalegin beteko proiektu filosofiko batek, etika eta ontologia batez gain, estetika bat ere izan behar duela", aipatzen du liburuan Javier Gomák. Halaber, esaten du kulturaren historiako garai bakoitzean edertasunaren eta artearen ideia partikular bat dela nagusi, eta artea beti dagoela gizateriaren lehentasunezko helburuen zerbitzura.

Javier Gomá Filosofian doktorea, eta Filologia Klasikoan eta Zuzenbidean lizentziaduna da. Bilbon jaio zen 1965ean. 1993. urtean oposizio baten bidez sartu zen, lehen postua lortuta, Estatuaren Kontseiluko Letratuen kidegora. 2008. urtean eszedentzia eskatu zuen. Bere lehen liburuak, "Imitazioa eta esperientzia" izenburukoak, 2004ko Literatura Sari Nazionala lortu zuen, saiakeraren alorrean. 2007an "Akiles ginezeoan, edo hilkor izaten ikastea" argitaratu zuen, eta 2009an "Ereduzkotasun publikoa". Bi hauek, lehen esandakoarekin, aipatutako trilogia osatzen dute.

Beste alde batetik, "Inozotasun ikasia " eta "Dena milaren truke" liburuak idatzi ditu, baita ere. Azken hau Babelian izen berarekin 2010. urtetik argitaratu dituen saiakera filosofiko laburren bilduma da. Artikulu asko argitaratu ditu egunkarietan eta aldizkarietan. Honako sari hauek lortu ditu, besteak beste: XIII. FIES Kazetaritza Saria, "Sinboloaren handientza" artikuluari esker; 2012an, Antonio Fontán Kazetaritza Politikoaren II. Saria eta D'Achtall Observatorio Saiakera Saria.

Javier Gomá Revista de Estudios Orteguianos aldizkariaren aholkularitza kontseiluko kidea da, Fundazioen Espainiako Elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea eta Erret Antzoki Fundazioko patronoa. Juan March Fundazioa zuzentzen du 2003. urtetik.