Joan eduki nagusira

zoom Liburuaren azalaren irudia.

Liburuaren azalaren irudia.

“Neurociencia para Julia” da Nafarroako Unibertsitate Publikoak Laetoli argitaletxearekin lankidetzan argitaratu duen azken liburuaren izenburua. Xurxo Mariño da lanaren egilea, zientzia hedatzaile eta Medikuntza irakaslea A Coruñako Unibertsitatean, eta liburua planteatu du burmuinaren makina arakatzeko bidaia gisa. Liburu hau “Bi kulturak” bildumako 19. alea da, eta 17 eurotan dago salgai.

"Gurpil zoro batean bezala, -dio Mariñok liburuaren sarreran-, gizakiok gure barnera begiratzen dugu eta adimen kontzientea erabiltzen dugu hura sortzen duen makina, nerbio sistema, deszifratzeko. Liburua esplorazio bidaia "oso berezi" bezala planteatu da, non destinoko geltokia, burmuina kasu honetan, garraiobidea ere baden aldi berean.

Xurxo Mariñok liburu honetan azaltzen du nerbio sistema dela izakiaren esentzia, gizakiok ahalegin berezirik gabe erabiltzen duguna ikusteko, irakurtzeko edo testu bat ulertzeko. Baina, ekintza horien atzean, zelula batzuetatik besteetara bidaiatzen duten seinaleen sintonia oso bat ezkutatzen da, beren artean elkarreragiten duten substantzien, eta burmuinean argiz betetako argi-panel bat bailitzan aktibatzen diren zirkuituena. "Nerbio sistema da garena sortzen duen makina, nerbio sistematik sortzen da gure adimen kontzientea, eta berak ematen die forma gure emozioei eta oroimenei. Goizero, esnatzen garenean, milaka milioi zelulak jarduera elektrikoa eta kimikoa sorrarazten dute gure burezur barnean, eta hortik sortzen dira gure adimena, gure nia", azaltzen du liburuaren egileak.

Astronomia edo fisika zientzietan ez bezala, burmuinaren eraketari buruz dakigun guztia XX. mendean aurkitu da, dio Mariñok bere liburuan, non era berean, azaltzen duen aurkikuntzak ez direla betierekoak eta behin betikoak, eta zientzialariek ez dituztela modu berdinean interpretatzen. "Adimen kontzientearen eta materia fisikoaren arteko harremana, esaterako, oraindik ere eztabaida ugariren jatorria da filosofoen eta zientzialarien artean. Ikasle gehienek uste badute ere adimena jarduera nerbiosoaren emaitza dela, zalantzarik gabe, aldiz, beste batzuek uste dute errore kontzeptual bat dela nerbio sistema adimenarekin identifikatzea" ziurtatzen du egileak.


Neurofisiologian espezialista


Xurxo Mariño (Lugo, 1969) Biologia Zientzietan doktorea da Santiagoko Unibertsitatean (1998) eta Medikuntza Saileko irakaslea A Coruñako Unibertsitatean. Neurofisiologian espezializatua dago eta burmuinaren eta nerbio sistemaren hainbat alderdi ikertzen jarduten du. Lan horri esker ezagutu ahal izan ditu neuronen propietate elektrikoak, beren artean ezartzen dituzten sareak eta beren konputazio mekanismoak.

Ikerketa lanak argitaratu ditu hainbat aldizkari espezializatutan eta lankidetzan jardun du Massachusetts Institute of Technology (MIT) institutuan, eta bi urte eman zituen bertan esperimentuak egiten Entzefalo eta Ezagutza Zientzien Sailean. UDCko Neurocom taldeko kidea da. 2011. urtean Zientzia Komunikazioaren I. FECYT Lehiaketan Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen.