Joan eduki nagusira

zoom Inmaculada Gómez saritutako posterraren ondoan.

Inmaculada Gómez saritutako posterraren ondoan.

Inmaculada Gómez Bastida Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoregaiak irabazi du poster lehiaketako saria G-9 Taldearen I. Doktoretza Jardunaldietan, Oviedoko Unibertsitatean. Inmaculada Gómezek 300 euroko sari bat eta ziurtagiri diploma bat jaso ditu “n-3 eta CLA-rekin aberasturiko behi haragia eta kontsumitzaileen jarrera elikagai funtzionalei dagokienez” izeneko posterrarekin.

Inmaculada Gómez Nekazaritza Ingeniaritzan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta bere doktoretza tesia zuzentzen dute María José Beriáin Nutrizio eta Bromatologian katedradunak eta José Antonio Mendizábal Animalia Ekoizpeneko irakasleak.

Bestalde, parte hartu duten doktoregaiek saritu egin dute "Kalitatezko ardo apartsu osasungarriak lortzeko barietateen ahalmena" izenburua duen posterra. Izan ere, Leticia Martínez Lapuente Errioxako Unibertsitateko ikasleak egindako lana da. Vicente Gotor Oviedoko Unibertsitateko errektoreak eman zituen ziurtagiriak topaketa zientifiko honen amaiera ekitaldian.

Unibertsitateen G-9 Taldearen I. Doktoretza Jardunaldien ekimenaren xedeak dira doktoregaiak beren artean ezagutzea erraztea, ikerketa jarduera hedatzea, gazteei unibertsitateko ikerketa karrera garatzeko alternatiba profesionalak eskaintzea, eta enpresetara berrikuntza eramateko duten zeregina azpimarratzea.


Parte hartu duten ikertzaile guztien irudi bat.50 ikertzaile baino gehiago


Lehen edizio honetan Nafarroako Publikoko, Balear Uharteetako, Gaztela-Mantxako, Errioxako, Kantabriako eta Oviedoko unibertsitateetako 50 ikertzaile baino gehiagok parte hartu dute. Topaketaren gai nagusia gizarte berrikuntza izan da, gizartearen beharrei erantzuteko ideia berrien (produktuak, zerbitzuak eta ereduak) garapenaren ikuspuntutik. Egitarauan hitzaldiak, panelak eta saio interaktiboak tartekatu dira. Jardunaldietan, era berean, doktoregaien ikerketetan egiten ari diren aurrerapenak eta ikertzen ari diren tesien edukien azalpenak eman dira posterren bidez.

G9 Taldea diru-irabazi asmorik gabeko elkarte pribatu bat da, 1997an sortua, eta bere kideak Espainiako unibertsitate publiko bakarrak dira dagozkien autonomia erkidegoetan. Hauek dira: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea.