Nafarroako Unibertsitate Publikoak gaur, abenduaren 14n, ostiralean, egin du 2012ko Sormen Sariak banatzeko ekitaldia, lehiaketak dituen sei sailetan. Ekitaldia Jaime Brunet aretoan izan da, eta bertan NUPeko errektorea, Julio Lafuente, aritu da ekitaldi-buru, Eloísa Ramírez Gizarte eta Kultura Proiekziorako errektoreordearekin batera. Sormen Sarien xedea da unibertsitate komunitateko jarduera artistiko eta kulturala hainbat eremu artistiko eta kulturaletan sustatzea eta hedatzea. Saritzen diren jarduerak hauek dira: poesia eta narratiba gaztelaniaz eta euskaraz, fotografia eta musika (Campus Music).
Gaztelaniazko poesian, epaimahaiak Isabel Logroño Lasaosari eman dio lehen saria "Hojas de otoño" lanarengatik. Bigarren saria Maria Gil Ibarrarentzat izan da. Aurkeztu zuen obraren izenburua "Itza" da. Euskarazko poesia saria Iker Cía Sanchezentzat izan da, “Edozein istorio ezezagun baten hiru puska” lanarengatik. Bigarren saria eman gabe geratu da.
David Hernández Iraizoz izan da gaztelaniazko narratiba lehiaketaren irabazlea, “Los incorrectos y muy rechazables mundo de F.A. Giovanni” lanarekin. Javier Gorosquieta Villanueva izan da bigarren sariaren irabazlea, “Buscando una historia” lanarekin. Euskarazko narratibaren irabazlea Aitzol Lasa Oyarbide izan da, “Ostegunean, pintxoa eta potea” lanari esker. Bigarren saria Iñaki Sagardoy Leuzak eskuratu zuen ("Libro nuxu?").
Irene Gloria Zuzak irabazi du fotografia saria, eta Elisa Arbizu Labarta izan da bigarrena. Aurtengo edizioan, fotografia lehiaketarako aukeratu zen gaia Nafarroako Unibertsitate Publikoa zen, aurten bere 25. urteurrena ospatzen ari delako. Sail bakoitzean 1.000 euro banatzen dira; 700 irabazlearentzat, eta 300 bigarren sailkatzen denarentzat.
Azkenik, "Six Miles Wide" taldeak irabazi du Campus Music lehiaketa. Irabazten duen taldearentzako saria da disko bat grabatzea Marearen R5 estudioan. Honako hauek dira talde irabazlea osatzen dutenak: Adrián Díez Albéniz, José Manuel Ruiz Balado, Josu Alzueta Iturralde, Erik Norling Martín eta Pedro Granda Piñán. Alen Ayerdik, Marea taldeko kideak eta epaimahaikoak, eman du musika saria.
Ondoko helbide honetan daude ikusgai aurkeztu diren argazki guztiak eta saritutako obrak: http://www1.unavarra.es/cultura/
Sormen Sariak irekita daude Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleentzat, irakasle eta ikertzaileentzat, administrazio eta zerbitzuetako langileentzat, ikasle ohientzako Alumni programako kideentzat, eta, halaber, Esperientziaren Gelako, Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko eta Praktika Juridikoko Eskolako ikasleentzat. Campus Music lehiaketan, oinarriek ezartzen duten betebeharreko baldintza da taldeko kide bat, gutxienez, unibertsitate komunitatekoa izatea lehiaketarako izena ematen den unean.