Joan eduki nagusira

zoom Aurkezpenaren irudia

Aurkezpenaren irudia

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika Sailak ostiral honetan, azaroaren 30ean, aurkeztu du Imotz entziklopedia. Labrit Multimediarekin lankidetzan Nafarroako ondare materiagabeari buruzko artxiboaren proiektuan egindako lanaren emaitza da. Lan hau DVD formatuan aurkeztu da, eta elkarrizketatu dituzten Imotz ibarreko 21 pertsonaren lekukotasunak biltzen ditu, modu entziklopedikoan antolatuta dauden eta osotara 18 orduko iraupena duten grabaketak.

Entziklopedia eguerdiko 12:00etan aurkeztu da Arteak eraikineko Ada Byron aretoan. Ekitaldian, besteak beste, honako lagun hauek parte hartu dute: Patxi Salaberri proiektuaren zuzendaria; Alfredo Asiain, artxiboko zuzendari teknikoa; José Ángel Iturralde Vildarraz, Imotz Ibarreko alkatea eta Itziar Luri, Labrit Multimedia enpresaren ordezkaria. Enpresa honek landa-lana egin du.

Entziklopediak 6 liburuki ditu, eta gai hauek aztertzen dira: Bizitzako aldiak, etxea, jaiak, erlijioa eta gerra, nekazaritza eta abeltzaintza, bestelako lanak, eta herria, osasuna, euskara eta harremanak. Osotara, hamazortzi orduko iraupena duten grabaketak, hogeitik gora pertsonaren lekukotasunak biltzen dituztenak. Gaizka Aranguren kazetariak zuzendu du entziklopedia, eta ibarreko konparaziozko ortoargazkiak ditu (1957-2010).

NUPeko Filologiako eta Hizkuntzaren Didaktikako Saileko diziplina anitzeko ikertzaile talde batek koordinatzen du materiala biltzeko metodoa eta Nafarroako eta Nafarroa Behereko kultura ondare materiagabea sailkatzeko, indexatzeko eta transkribatzeko sistema. Gainera, analisi zientifikoaren lanari heltzen dio, eta testigantzen aurkezpenean eta hedapenean parte hartzen du. Horrez gainera, aplikazio zientifikoak, toki garapenekoak eta hezkuntza garapenekoak diseinatzen ditu. Bestalde, Labrit Multimedia enpresa arduratzen da landa-lana egiteaz. Alkate, kultura-eragile, udal eta mankomunitateekin lankidetzan erabakiko da zein pertsona adindunek eman dezaketen beren lekukotasuna udalerrian interes handiena duten gaiei eta kultura paisaiei buruz.

Artxiboak, (www.navarchivo.com/), multimedia funts zabal baterako aukera eman du, ikertzaileek eta partikularrek lagatako materialak digitalizatu eta sartzearen emaitza dena, eta, batez ere, Nafarroako eta Nafarroako Behereko 315 herri baino gehiagotan elkarrizketa etnoantropologikoa egin izatearena. Oraingoz, 1.130 elkarrizketa egin zaizkie XX. mendeko memoriaren hainbat gordetzaileri; eta horrek 100.000tik gora ikus-entzunezko testigantza egiten du. Artxiboko materialaren artean badira soinuzko testigantzak, ikus-entzunezkoak, testu bidezkoak eta argazkiak hainbat eremutakoak: oroimena, ezagutza tradizionalak, sinesmenak, zeremonia- errituak eta praktikak, ahozko tradizioa eta hizkuntzalaritza berezitasunak, joko eta kirol tradizionalak, errepresentazioak, eszenifikazioak, elikatzeko moduak, soinu eta musikazko adierazpenak, soziabilitate kolektiboko moduak eta antolatzeko moduak, e.a.