Joan eduki nagusira

zoom Hamasei finalisten talde-irudi bat

Hamasei finalisten talde-irudi bat

Gabriel Davidov Pardok atzo irabazi zuen doktoretza tesi baten komunikazio onenaren saria Tesiak 3 minututan lehiaketan, “Mahats haziaren antioxidatzaileak zure eguneroko dietan” izeneko bere azalpenarekin. 1.000 euro eta diploma jasoko ditu. Nerea Floresek eta Jorge Piedrafitak, berriz, sari bana izan zuten Master Amaierako Lanen modalitatean eta Ikasketen Amaierako Proiektuen modalitatean, hurrenez hurren. Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatzen duen lehiaketa bat da, eta publikoak modua izan zuen zuzenean ezagutzeko ikertzaile gazteek Unibertsitatean egiten duten lana. Irabazleen mintzaldien bideoak aurki ikusiko dira lehiaketaren web-orrialdean: http://www1.unavarra.es/t3m

zoom Irabazleak eta epaimahaiko kideak. Ezkerretik eskuinera: Javier Armentia, Jorge Piedrafita, José Miguel Múgica, Nerea Flores, Alfonso Carlosena, Gabriel Davidov, Milagros Vidondo eta Joaquín Sevilla

Irabazleak eta epaimahaiko kideak. Ezkerretik eskuinera: Javier Armentia, Jorge Piedrafita, José Miguel Múgica, Nerea Flores, Alfonso Carlosena, Gabriel Davidov, Milagros Vidondo eta Joaquín Sevilla

Laurogei pertsonaren aurrean, hamasei finalistek erronka hau izan zuten: hiru minututan azaltzea beren lanak, teknizismorik gabe eta publiko ez espezializatuak ulertuko duen hizkeran. Hori guztia keinu, tonu eta bokalizazio egokiek laguntzen zietela, mezua ongi adierazteko eta joan zirenekin konektatzeko. Oro har, eta epaimahaiak ebatzi zuen bezala, Gabriel Davidov Pardo izan zen lehiaketako helburua hobekien bete zuena. Hiru minutu baino gutxixeagotan bere doktoretza tesiaren edukia azaldu zuen: mikroenkapsulazio izeneko teknika bat erabiltzea, mahats hazien estraktuak ohiko elikagaiei gehitu ahal izateko. Onura: hazi horiek ahalmen antioxidatzailea gordetzea eta osasunerako mesedegarri diren elikagaien osagai bihurtzea.

Gabriel Davidov Pardo Elikagaien Teknologiako lizentziaduna da Mexikoko Universidad Iberoamericana izenekoan (2007) eta doktorea NUPen (2012). Bere doktoretza tesiaren zuzendariak María Remedios Marín eta Iñigo Arozarena izan ziren, biak Elikagaien Teknologia Sailekoak. Nazio mailako eta nazioarteko hainbat biltzarretan parte hartu du, eta Europako beste 17 doktoregairekin batera, aukeratu zuten 5th European Workshop on Food Engineering and Technology delakoan parte hartzeko. Zenbait aldizkari zientifikotan argitaratu diren zazpi artikuluren egilekidea da, eta Kaliforniako Unibertsitatean, Davisen, eta Gaztela Mantxako Unibertsitatean egin ditu ikerketa-egonaldiak.

Tesiak 3 minututan lehiaketaren lehen edizio honetan beste bi modalitate izan ziren: Master Amaierako Lanak eta Ikasketen Amaierako Proiektuak, eta 500 euro eta diploma izan ziren sariak. Lehenengo modalitatean Nerea Flores izan zen irabazlea, "Erruki Etxeko egoiliarren profilaren bilakaera" izeneko bere lanarekin, eta karrera amaierako proiektuen modalitatean, berriz, Jorge Piedrafita izan zen irabazlea bere azalpen honekin: "Sorkuntza elektrikoa Boliviako landa komunitate bakandu batentzat".
Nafarroako Unibertsitate Publikoan abenduan egingo den ekitaldi batean banatuko dira ofizialki sariak. Alfonso Carlosena García Ikerketarako errektoreordea izan zen epaimahaiko burua, eta beste lau kide hauek osatu zuten epaimahaia: José Miguel Múgica Grijalba eta Joaquín Sevilla Moroder NUPeko ikertzaileak, Javier Armentia, Iruñeko Planetarioko koordinatzailea, eta Milagros Vidondo, Onda Ceroko kazetaria.

Lehen edizioa

Guztira 41 pertsonak parte hartu dute Tesiak 3 minututan lehiaketaren lehen edizioan. Lehiaketaren helburua da zientzia zabalkundeak eta komunikazioak duten garrantzia ikertzaileei txertatzea. Doktoretza tesien modalitatean 21 pertsonak eman zuten izena; Masterraren amaierako lanetan 15 pertsonak; eta Ikasketen amaierako proiektuetan 5 pertsonak. Horietatik 19 emakumeak ziren eta 22 gizonak. Beren lanen diziplinei dagokienez, era guztietako gaietan zeuden: ingeniaritzak, pedagogia, gizarte lana, zuzenbidea, filologia eta hizkuntzaren didaktika, soziologia, natura-ingurunearen zientziak eta osasun zientziak.

NUPeko Ikerketako Errektoreordetzak sustatu du lehiaketa Kultura Zientifikoaren Unitatearekin, Komunikazio Zerbitzuarekin eta Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegiarekin batera, eta FECYT Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren finantzabidea dauka.


Lehenbiziko "Tesia 3 minututan" lehiaketa 2008an egin zen Queensland Unibertsitatean (Australia). Lehiaketak harrera oso ona izan zuen, eta 2010. urtean Australiako, Zelanda Berriko eta Fijiko hainbat unibertsitatek nazioarteko lehenbiziko lehiaketa egin zuten, eta urtez urte, gero eta parte hartzaile gehiago dauzka.
 

Juan José Cerrolaza en un momento de su exposición Juan José Cerrolaza en un momento de su exposición
Imagen de los participantes y público asistente Imagen de los participantes y público asistente
Jorge Piedrafita, premio Mejor comunicación de un proyecto fin de carrera Jorge Piedrafita, premio Mejor comunicación de un proyecto fin de carrera
Ilargi González durante su intervención Ilargi González durante su intervención
Gabriel Davidov recibe el premio de manos de Alfonso Carlosena Gabriel Davidov recibe el premio de manos de Alfonso Carlosena
Imagen de grupo del jurado y los finalistas del concurso Imagen de grupo del jurado y los finalistas del concurso
Jorge Piedrafita recoge el diploma de manos del vicerrector de investigación Jorge Piedrafita recoge el diploma de manos del vicerrector de investigación
Nerea Flores en el momento de recibir su diploma Nerea Flores en el momento de recibir su diploma
1 / 2
Concurso Tesis en 3 minutos