Emilio Duró Pamies enpresa-aholkulariak hitzaldi bat emango du, ostegun honetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak lagunduta, NUPeko Unibertsitate-Gizarte Fundazioak antolatu du hitzaldia, Fernando Remacha Aretoan (Sario eraikina) izango dena, 18:30ean. Hitzaldiaren izenburua "Baikortasun eta ilusio koefizientea" da, eta Unibertsitate-Gizarte II. Topaketaren barruan emango da. Topaketa honen helburua da NUPen eta enplegu-emaileen arteko elkarrizketa-eremu bat sustatzea.
Emilio Duró Pamies Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Goi Mailako Eskolako (ESADE) Ekonomia Zientzietan lizentziaduna da, eta Enpresen Administrazioan masterra, eta Ekonomia Zientzietan Lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Hainbat unibertsitatetako irakasle laguntzailea izan da, honako hauetan, besteak beste: Pompeu Fabra Unibertsitatean, Caixanova Negozio Eskolan, Nafarroako Unibertsitateko Unibertsitate-Enpresa Fundazioan eta Valentziako Unibertsitate Katolikoan. Gainera, kontsumo handiko enpresetako zuzendaritza taldekoa izan da, Martini Rossin eta Yoplaiten, esaterako. Gaur egin Riofisa eta Adolfo Dominguezeko kanpo-aholkularia da.
Duela 20 urte baino gehiago, Emilio Duró aholkularia eta prestatzailea da sektore batzuetako hainbat enpresa nazional eta nazioartekotan. Hona hemen enpresa horietako batzuk: Microsoft, Telefónica, Ono, Inditex, Alcatel, Barclays, BBVA, IKEA, Mango, Renfe, Winterthur eta Hewlett Packard.