Joan eduki nagusira

Joaquín Estefanía kazetaria eta Enrique Gil Calvo soziologoa Soziologiaren eta Zientzia Politikoaren Nafarroako I. Jardunaldiko protagonistak izango dira. Jardunaldiak honako izenburu hau edukiko du: "Gizarte-eszenatoki berriak. Gizabanakoarengandik taldera". Datorren azaroaren 9an izango da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Fernando Remacha aretoan. NUPeko Soziologia Sailak eta Nafarroako Soziologoen eta Politologoen Elkargoak antolatu dute topaketa, gizarte guztiari irekia dena. Sarrera doakoa da. Bertaratze-agiria lortu nahi duten pertsonek ondoren aipatzen den web-orrialdean eman behar dute izena: http://www.colsocpona.org/#

Jardunaldian gogoeta egin nahi da eszenatoki sozial eta politiko berriak ekarri dituen ondorioei buruz. Ondorio hauek ikusgarriak dira erakundeetan, ekonomian, eta hiritarren eguneroko bizitzan. Jardunaldia hitzaldien eta lantegien inguruan antolatu da. Horietan honako gai hauek landuko dira: eliteen boterea, demokraziaren eta interneten arteko harremanak, suminduen mugimenduak eta desberdintasuna, besteak beste.

Goizeko programaren izenburua "Eszenatoki handiak: ongizate estatua eta bide politikoak" da. Joaquín Estefaníak irekiko du. Estefanía El Paiseko zuzendari ohia da, eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko zein El Paiseko Kazetaritza Eskolako zuzendaria. Ondoren, Jesús Irurrek, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko buruak, Mikel Olazaranek, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) soziologia irakasleak, eta Ricardo Feliuk, NUPeko soziologia irakasleak ,gai hau aztertuko dute 20 minutuko hitzaldietan, eta lantegiak eta lan-mahaiak koordinatuko dituzte.

Enrique Gil Calvok, Madrileko Unibertsitate Konplutentseko soziologia irakasleak, irekiko du arratsaldeko saioa. Saio honen izenburua "Eszenatoki txikiak: pertsonak, taldearen adimena" da. Honako hauek izango dira hizlariak hogei minutuko hitzaldiak emango dituztenak: Sixto Jimenez, enpresaria eta Eusko Ikaskuntzako lehendakariordea, Begoña Pérez Eransus, Gizarte-lana eta Gizarte-Zerbitzuetako irakaslea NUPen, eta Antidio Martínez de Lizarrondo, Gizarte Laneko irakaslea. Jardunaldia bukatzeko, lan-mahaien ondorioak aurkeztuko dira, eta amaiera-ekitaldi bat izango da. Programa osoa http://www1.unavarra.es/actualidad/congresos helbidean dago kontsultatzeko.