Jesús Murillo Martínez Landare Ekoizpeneko katedraduna eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nekazaritzako Ekoizpen Saileko zuzendaria Espainiako Fitopatologia Elkarteko lehendakari aukeratu dute. Fitopatologia landareen eritasunak aztertzen eta kontrolatzen dituen zientzia da. Murillo irakaslearen izendapena aho batez onetsi zen Elkarte honek Malagan egindako biltzarrean bazkideek Batzar Orokorrean egindako isilpeko bozketa baten bidez, eta 350etik gora nazioko eta nazioarteko aditu bildu ziren biltzarrean.
Laborantzen Babesa ikerketa taldea zuzentzen du NUPen Jesús Murillo doktoreak, eta talde hori nazioarteko bikaintasun taldetzat jotzen du Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak. Taldearen ikerketa lerro nagusiak hauek dira: biointsektiziden garapena eta aplikazioak eta birulentzia determinatzaileak landareen bakterio patogenoetan. Talde horretan lan egiten du Primitivo Caballero Murillo doktoreak Espainiako Entomologia Aplikatuko Elkarteko egungo lehendakariak.
Espainiako Fitopatologia Elkarteak (EFE) bostehundik gora bazkide ditu, eta fitopatologiarekin lotutako erakunde publiko eta pribatuetan garatzen dituzte beren eginkizunak. Bere helburuen artean daude Espainian landare patologiaren esparruko ikerketa indartu eta irakaskuntza hobetuko duten jarduerak sustatzea, fitopatologien arteko harremanak bultzatzea eta Espainiako eta atzerriko kideko elkarteekin harremanak egitea.
Jesús Murillo Biologia Zientzietan lizentziaduna da Sevillako Unibertsitatean eta Biologia Zientzietan doktorea Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Bere ikerketa-lerroa landare patologia eta fitobakteriologia da. Liburu baten egilea da, nazioarteko hiru libururen eta nazio mailako liburu baten koeditorea, 30 liburu kapituluren egilea eta 50etik gora artikuluren egilea Journal Citation Reports-eko (JRC)—ikerketa kalitateari buruzko ereduzko adierazleeta bat— aldizkari espezializatuetan. Bere lanek 1.250etik gora aipamen izan dituzte, eta 20ko h adierazlea dute. Halaber, aipatu JCReko nazioarteko bi aldizkariren editorea da.