TIIGMET-NUPRacing taldeak Industria Proiektu Hoberenari emandako bosgarren postua lortu du MotoStudent sariketaren bigarren edizioan. Joan den asteburuan egin zen, Alcañizeko Motorland Abiadura Zirkuituan, eta 18 unibertsitate espainiar eta italiarrek hartu zuten parte. Proba honetan zetzan 16 bira eman behar ziren zirkuituan, egindako motor-prototipoarekin. TIIGMET-NUPRacing taldea hamabosgarren geratu zen. Edizio honetako irabazleak hauek izan ziren: Turingo Unibertsitatea, Industria Proiektu Hoberenaren arloan, eta Bartzelonako Unibertsitatea, lehiaketan.
Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko ikasleek osatzen dute NUPeko taldea, eta azken urte eta erdi honetan egindako lana beren karrera amaierako proiektua izango da. Aurreko edizioan, NUPen sortutako taldeak Industria Proiektu Hoberenari saria irabazi zuen, lehiaketan aurkeztu ziren 25 unibertsitateen artetik.
Ikasleak honako hauek dira: Sergio Blanco Galbarra, Maria Ángeles Ruiz Lara, Carlos Reollo Rebollar, David Sotés Díaz, Claudia Álvarez de Eulate Zayas, Javier Torres eta Gerardo Herce Gil de Muro. Irakasle turoreak, bestalde, honako hauek dira: José Sancho Rodríguez, Cesar Díaz de Cerio García eta Miguel Ángel Arizcuren Galar.
Moto Engineering Fundazioak sustatu du MotoStudent, eta lehiaketa hori Espainiako eta Europako hainbat unibertsitatetako taldeen arteko erronka da. Zilindrada txikiko lehiaketa-motor baten prototipo bat diseinatu eta garatu behar dute (250 zentimetro kubiko). Talde bakoitza enpresa bihurtzen da eta hala jardun behar du: babesleak bilatu behar dituzte, motorraren diseinu grafikoa eta diseinu teknikoa kalkulu prozesuarekin egin, eta azkenik, lehiatzeko erabiliko duten motorra fabrikatu behar dute.
Lehiaketa hau berez erronka da ikasleentzako, 18 hilabetetan frogatu eta egiaztatu beharko baitituzte sortzeko eta berritzeko duten gaitasuna, eta ingeniari gisa duten ahalmena zuzenean aplikatzeko trebetasuna, mundu osoko unibertsitateetako taldeekin alderatuta.
Finantzaketa eta babesleak
NUPeko taldeak uste baino zailtasun handiagoak aurkitu ditu proiektua finantzatzeko. Hori dela eta, finantzabide kolektiboa bereganatzeko, kontu bat ireki du vórticex ikerketarako eta zientziarako crowdfunding eta crowdsourcing proiektuetan espezializatutako plataforman. Aldi berean, kanpaina bat antolatu dute interneten eta kartelen bidez, eta horretan proiekturako laguntza eskatu dute Igo zaitez leloarekin. Laguntzak ekonomikoak izaten ahal ziren, baina baita osagai komertzialen horniketa edo aholkularitza ematea ere.
TIIGMET-NUPRacing taldeak honako enpresa hauen babesa eduki du: Moto Irún, Gurpea, Ferretería Irigaray, VTN Tratamientos Térmicos, NG Brake Disc, Reynolds, Bardahl, Schaeffler (Luk-INA-FAG), Gráficas Ulzama, ITCA Proracing, Circuito de Los Arcos, Fundación Elkarte, CODI Navarra, Cadena SER Navarra, Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Navarra, Herchamp, Autoescuela Arizcuren, Rofin Baasel España eta Remsa. Horrez gainera, proiektuaren laguntzaileak honako hauek izan dira: 40 Principales, Donapea, Salesianos Pamplona, Mutilva Moto Center eta Puro Racing.