Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate-Gizarte Fundazioak Etengabeko Prestakuntzako Programan matrikulatzeko epea ireki du. Programak zazpi espezializazio-ikastaro berri eskaintzen ditu. Guztira, 16 ikastarok osatzen dute eskaintza. Ikastaroen hasiera hurrenez hurrenekoa izango da, 2012ko urrian hasi eta 2013ko martxora bitartean. Ondoko helbide honetan dago ikusgai programa honi buruzko informazio guztia, ikastaro bakoitzaren edukia eta matrikula egiteko argibideak: http://www1.unavarra.es/fundacionuniversidadsociedad

NUPek 2012-13 ikasturte honetan bultzatzen duen etengabeko prestakuntzak zeharkako ezagutzaren alde egiten du, ondoko arlo hauetan: marketina, nazioarteko merkataritza, etika gizarte parte-hartzean, kultura aro digitalean, edo kontzeptu-mapak enpresen ezagutza kudeatzeko. Eskaintza honekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikasteko aukerak eman nahi dizkio gizarte guztiari, programa zabal, malgu, berritzaile eta kalitatezkoaren bidez, prestakuntza gaurkotzeko, espezializatzeko, birtziklatzeko eta zabaltzeko aukera ematen duena.

Guztira, 16 espezializazio ikastaro emango dira. Horietatik zazpi lehen aldiz emango dira. Honako ikastaro hauek, hain zuzen: Enpresa Gatazkei aurrea hartzeko eta Enpresa-gatazkak Konpontzeko; Coaching; Komunikazio Eraginkorra eta PNL; Kontzeptu Mapak: Enpresaren Ezagutza Hobeki Kudeatzeko Tresna; Minusbaliotasun Intelektuala daukaten Pertsonen Eskubideak Espainian, 2006ko Nazio Batuen Konbentzioa eta gero; Kultura Zentroak Aro Digitalean; eta Lidergo Berria eta Pertsonen Kudeaketa. Gainera, Etika Aplikatua Gizarte Parte-hartzean Ikastaroa ere emango da, baina oraingoan "on-line" emango da.

Programatu den gainerako prestakuntzak honako ikastaro hauek dauzka: Merkataritza Sarearen Zuzendaritza; Enpresen Zuzendaritzarako Sarrera; Nazioarteko Merkatuetako Aukeren Azterketa; Zuzendaritza-trebetasunak; Kanpo Merkataritzako Teknikak; Nazioarteko Marketina; Lojistika- Horniduraren Katearen Kudeaketa; eta SAP R/3 Salmenta Eredua.

Ikastaro guztiak, Etika Aplikatua Gizarte Parte-hartzean Ikastaroa izan ezik, presentzialak dira eta 8 eskola-ordutatik 140 eskola-ordutara irauten dute. Hobariak lor daitezke ikastaroak egiteko, Hirutariko Fundazioaren bidez, eta kasu askotan finantzaketa-formulak daude, hainbat bankuren bidezkoak.