Joan eduki nagusira

zoom Taldeko kide batzuk Los Arcosen prototipoarekin argazkia ateratzeko jarrita, motorra aurrean dutela

Taldeko kide batzuk Los Arcosen prototipoarekin argazkia ateratzeko jarrita, motorra aurrean dutela

TIIGMET-NUPRacing taldeak MotoStudent lehiaketaren bigarren edizioan erabiliko duen motorraren prototipoa aurkeztu du Los Arcosko zirkuituan. Unibertsitateko ikasleek beraiek egin eta muntatutako piezak dituzten motorrekin parte hartzen dute lehiaketa horretan. Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko ikasleek osatzen dute NUPeko taldea, eta azken urte eta erdi honetan egindako lana beren karrera amaierako proiektua izango da. Aurreko edizioan, NUPen sortutako taldeak Industria Proiektu Hoberenari saria irabazi zuen, lehiaketan aurkeztu ziren 25 unibertsitateen artetik.

Prototipoa aurkeztu zen egun berean Motoziklismoko Open Kopa egin zen zirkuituan, eta bertan izan zen taldeko kide ugari, Cesar Díaz de Cerio García eta Miguel Ángel Arizcuren Galar irakasle tutoreak buru zituztela. Bertaratutako taldekideek egindako edo muntatutako pieza desberdinak erakutsi zituzten, gero motorrak izango dituenak. Esaterako, txasisa, kulunkaria, multzo motorra, kolina edo hagunak.

Motorra egiteko prozesua hurrengo asteetan osatuko da prototipoaren osagai nagusien muntaketa eta kalibraketarekin eta proba-saio batekin. Proba urriaren 6an egingo da Los Arcosko zirkuituan. Lehiaketa honen bigarren edizioa urriaren 13, 14 eta 15ean egingo da Alcañizeko Motorland Abiadura Zirkuituko instalazioetan.

Moto Engineering Fundazioak sustatu du MotoStudent, eta lehiaketa hori Espainiako eta Europako hainbat unibertsitatetako taldeen arteko erronka da. Zilindrada txikiko lehiaketa motor baten prototipo bat diseinatu eta garatu behar dute (250 zentimetro kubiko). Talde bakoitza enpresa bihurtzen da eta hala jardun behar du: babesleak bilatu behar dituzte, motorraren diseinu grafikoa eta diseinu teknikoa kalkulu prozesuarekin egin, eta azkenik, lehiatzeko erabiliko duten motoa fabrikatu behar ditu.

Lehiaketa hau berez erronka da ikasleentzako, 18 hilabetetan frogatu eta egiaztatu beharko baitituzte sortzeko eta berritzeko duten gaitasuna, eta ingeniari gisa duten ahalmena zuzenean aplikatzeko trebetasuna, mundu osoko unibertsitateetako taldeekin alderatuta.

Finantzaketa eta babesleak

NUPeko taldea aurreikusten zituen zailtasunak baino gehiago aurkitzen ari da aurten proiektua finantzatzeko. Hori dela eta, finantzabide kolektiboa bereganatzeko, kontu bat ireki du vórticex ikerketarako eta zientziarako crowdfunding eta crowdsourcing proiektuetan espezializatutako plataforman. Proiektu honetarako ekarpenak egiteko aukera dago honako helbide honetan: http://www.vorticex.org/?page_id=28

Aldi berean, kanpaina bat antolatu dute interneten eta kartelen bidez, eta horretan proiekturako laguntza eskatzen da Igo zaitez leloarekin. Ekarpenak ekonomikoak izan daitezke, baina merkataritzako osagaien eta aholkularitzaren beharra ere badute.

Oraingoz, TIIGMET - NUPRacing taldeak honako enpresa hauen babesa dauka: Moto Irún, Gurpea, Ferretería Irigaray, VTN Tratamientos Térmicos, NG Brake Disc, Reynolds, Bardahl, Schaeffler (Luk-INA-FAG), Gráficas Ulzama, ITCA Proracing, Circuito de Los Arcos, Fundación Elkarte, CODI Navarra eta Cadena SER Navarra. Horrez gainera, proiektuan laguntzen ari dira honako hauek: 40 Principales, Donapea, Salesianos Pamplona, Mutilva Moto Center eta Puro Racing.