Javier Gomá filosofoa da, gaur egun, Juan March Fundazioaren zuzendaria. Bera izango da protagonista, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jorge Oteiza Katedrak antolatzen duen "Zeharkako Ikuspegiak" zikloaren barruan irailaren 18an eta 19an egingo diren hitzaldietan. Ziklo honetan, gaur egungo zenbait egileren bitartez, honako gertaera honen azalpena bilatu nahi da: zergatik sortzaile bakar batek hainbat praktika edo genero ezberdin lantzen ditu.
Zikloaren izena "Guztiari buruzko nolabaiteko ideia" da, eta bi saiotan garatuko da. Biak Nafarroako Museoko Ekitaldi Aretoan izango dira, 19:00etan. Lehen saioa irailaren 18an, asteartean, egingo da, "Musek bahituta" izenburuarekin. Bigarrena hurrengo egunean izango da, 19:00etan, baita ere, eta izenburua "Ereduzkotasunaren artea" izango da. Sarrera doan da, aretoa bete arte.
Javier Gomá Filosofian doktorea, eta Filologia Klasikoan eta Zuzenbidean litzentziaduna da. Bilbon jaio zen 1965ean. 1993. urtean oposizioaren bidez sartu zen, lehen postua lortuta, Estatuaren Kontseiluko Letratuen kidegora. 2008. urtean eszedentzia eskatu zuen. Bere lehen liburuak, "Imitazioa eta esperientzia" izenburukoak, 2004ko Literatura Sari Nazionala lortu zuen, saiakeraren alorrean. 2007an "Akiles ginezeoan, edo hilkor izaten ikastea" argitaratu zuen, eta 2009an "Ereduzkotasun publikoa". Bi hauek, lehen esandakoarekin, aipatutako trilogia osatzen dute.
Beste alde batetik, "Inozotasun ikasia " eta "Dena milaren truke" liburuak idatzi ditu, baita ere. Azken hau Babelian izen berarekin 2010. urtetik argitaratu dituen saiakera filosofiko laburren bilduma da. Artikulu asko argitaratu ditu egunkarietan eta aldizkarietan. Honako sari hauek lortu ditu, besteak beste: XIII. FIES Kazetaritza Saria, "Sinboloaren handientza" artikuluari esker; 2012an, Antonio Fontán Kazetaritza Politikoaren II. Saria eta D'Achtall Behatoki Saiakera Saria.
Javier Gomá Revista de Estudios Orteguianos aldizkariaren aholkularitza kontseiluko kidea da, Fundazioen Espainiako Elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea eta Erret Antzoki Fundazioko patronoa. Juan March Fundazioa zuzentzen du 2003. urtetik.