Espainierazko ikastaroa egiten ari diren truke-programetako ikasle atzerritarrak, Nafarroako Unibertsitate Publikora iristean.
Truke-programetan etorritako 128 ikasle atzerritarrek NUPen egingo dute 2012-2013 ikasturteko udazkeneko seihilekoa (irailean hasten dena), irakaskuntza-erakundeak eskaintzen dituen nazioarteko mugikortasuneko zazpi programen barruan. Prestatzeko, horietatik hirurogeik espainierazko ikastaro trinkoa egingo dute Unibertsitateko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian, abuztuaren 27tik, astelehenetik hasita. Ikastaroak astebete iraungo du.
Erasmus Europako ikasleen artean trukeak egiteko programa da, eta programa horretakoak dira etorritako 69 ikasle, Europako hamabi herrialdetatik etorri direnak, gehienak Frantzia, Italia eta Alemaniatik. Beste gainerako ikasleak Nafarroako Unibertsitate Publikoarenak diren bi programa berekikoak dira (Palafox, Amerika Latinorekin trukatzeko, eta Martín de Rada, Asia eta Itsaso Bareko herrialdeekin trukatzeko), edo bestela hauetako batekoak: ISEP (Estatu Batuekin eta munduko gainerako herrialdeekin), ikasle bisitariak, aldebiko hitzarmenak eta Mugarik gabeko Zientzia (Brasilekin). Programa hauek aurrera eramatea posiblea da Nafarroako Unibertsitate Publikoak hitzarmenak izenpetu dituelako 50 naziotako goi mailako 300 erakunderekin.
Ikasleak (78 emakumezko eta 50 gizonezko) 24 herrialdetatik etorri dira, gehienak Europakoak edo Latino Amerikakoak. Zehatz esateko, 69 ikasle Europatik etorri dira, 43 Ameriketatik (horietatik 35 Latino Amerikatik eta 8 Ipar Amerikatik) eta 16 Asiatik.
Jatorriari begira, europarrak honela banatzen dira: Frantzia (22), Italia (15), Alemania (13), Belgika eta Irlanda (hiruna), Portugal, Erresuma Batua eta Turkia (bina), eta Lituania, Txekiar Errepublika eta Suedia (bana).
Latino Amerikako herrialdeetako ikasleei dagokienez, ikasle gehien bidali dituzten herrialdeak Mexiko (13) eta Brasil (11) dira. Gainera, Txiletik 5 etorri dira, Uruguatik 4 eta NIkaraguatik eta Perutik bana. Ipar Amerikari dagokionez, Estatu Batuetatik 6 ikasle etorri dira, eta Kanadatik 2. Azkenik, Asiatik ikasle gehien bidali dituzten herrialdeak Txina (12), Taiwan (2), Japonia (1) eta Hego Korea (1) dira.
Gehienak Erasmus programarekin datoz
Erasmus programarekin 69 ikasle datoz. Ondoren, jendetsuenak, hurrenez hurren, hauek dira: Palafox (19), Martín de Rada (16), Mugarik Gabeko Zientzia (8), ISEP (8), aldebiko hitzarmenetakoak (5) eta ikasle bisitariak (3).
Mugikortasun programetako ikasleak udazkeneko sehilekoan egongo dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta graduko ikasketak egingo dituzte Iruñeko eta Tuterako campusetan.
Espainierazko ikastaro doakoa jasotzeaz aparte, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen die ostatua truke-programetan etorritako ikasle atzerritarrei, doan, baita ere, lehen lau gauetan, Urkiak Unibertsitate Egoitzan edo familia baten etxean. Honela, gazteek denbora edukiko dute egonaldi osoan egoteko toki bat bilatzeko.
Atzerriko 128 ikasle horietatik, 38 geratuko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan udaberriko seihilekoa egitera. Seihileko hau datorren urteko otsaileko erdia aldean hasiko da.
Ikasleen zerrenda
Ondoren truke programetan etorritako ikasle atzerritarren zerrenda dator, jatorrizko herrialdea eta unibertsitatea eta zer programatako diren adieraziz.
Alemania: Annika Dubbi (Universität Paderborn, Erasmus), Carolin Fitzer (University of Vechta, Erasmus), Sebastian Glemnitz (Universität Paderborn, Erasmus), Stephanie Hausdoerfer (Universität Kiel, Erasmus), Marie-Jo Kitzig (Universität Paderborn, Erasmus), Susann Kleemann (Martin-Luther Universität, Erasmus), Marlene Knöbel (Universität Paderborn, Erasmus), Julia Mall (Universität Paderborn, Erasmus), Marlene Mitschke (Universität Paderborn, Erasmus), Tilman Rademacher (Westfälische Wilhelms-Universität Munster, Erasmus), Julia Tabakajew (Universität Paderborn, Erasmus), Eva Temme (Universität Paderborn, Erasmus) eta Vanessa Wemhöner (Universität Paderborn, Erasmus).
Belgika: Celia Chaiban (Université Libre de Bruxelles, Erasmus), Maxime Chevry (Université Libre de Bruxelles, Erasmus) eta Vincent Perot (University of Liège, Erasmus).
Brasil: Joao Antonio Carvalho Monteiro (Mugarik Gabeko Zientzia), Daniel Carpinetti Ferrao (Universidade Estadual de Campinas, Mugarik Gabeko Zientzia), Fabiano da Rosa Souza (Mugarik Gabeko Zientzia), Tiago de Paula (Universidade Federal de Viçosa, aldebiko hitzarmena), Davi Duarte de Carvalho Filho (Mugarik Gabeko Zientzia), Leandro Fernandes Monteiro Barros (Mugarik Gabeko Zientzia), Daniel Francisco Fernandes Nogueira (Mugarik Gabeko Zientzia), Gabriella Nascimiento Duarte (Mugarik Gabeko Zientzia), Bruno Rainieri de Moraes Galvao (Mugarik Gabeko Zientzia), Ligia Cristina Silva (Palafox) eta Camila Teixeira (Universidade Federal de Viçosa, Palafox).
Kanada: Camille Reece (University of Windsor, aldebiko hitzarmena) eta Jeffrey O'Brien (University of Windsor, aldebiko hitzarmena).
Txile: Karin Odette del Hierro (Universidad del Pacífico, Palafox), Mª Fernanda Garreton (Pontificia Universidad Católica de Chile, Palafox), Patrick Mac Kinnon (Universidad Mayor, Palafox), Camila Alejandra Rojas (Pontificia Universidad Católica de Chile, Palafox) eta Juan Pablo Vergara (Pontificia Universidad Católica de Chile, Palafox).
Txina: Liya Ai (Hunan Vocational College of Foreign Languages, Martín de Rada), Chen Gao (Beijing University Union, Martín de Rada), Tingting Guo (Guangdong University of Foreign Studies, Martín de Rada), Qian Hu (Hunan Vocational College of Foreign Languages, Martín de Rada), Yaowen Liu (Guangdong University of Foreign Studies, Martín de Rada), Yunzi Liu (Jilin University, Martín de Rada), Dandan Shen (Hunan Vocational College of Foreign Languages, Martín de Rada), Shen Sicheng (Jilin University, Martín de Rada), Kaining Sun (Guandong University of Foreign Studies, Martín de Rada), Liu Xuexi (Beijing University Union, Martín de Rada), Sanchun Zhang (Jilin University, Martín de Rada) eta Lin Zhao (Beijing University Union, Martín de Rada).
Hego Korea: Keonhee Lee (Yonsei University, Martín de Rada).
Estatu Batuak: Britton Beatrous (Louisiana State University, ISEP), Alex Anthony Fuller (Montana State University, aldebiko hitzarmena), Phuong-Hieu Ngoc Nguyen (Southwestern University,ISEP), Alaina Smith (University of North Carolina Ascheville, ISEP), Martha Spangler (University of Nebraska Omaha, ISEP) eta Olga Volgina (University of North Carolina Ascheville, ISEP).
Frantzia: Caroline Allias (Université de Pau et des Pays de l'Adour, Erasmus), Mathilde Amet (University Nancy 2, Erasmus), Julien Blanquet (Ecole d'ingénieurs de Purpan -F Angers 08-, Erasmus), Charlotte Boudeville (Rouen Bussiness School, Erasmus), Baptiste Boussion (IPAG, Erasmus), Maxime Pierre Chevalier (Rouen Business School, Erasmus), Marie Cufay (Université de Pau et des Pays de l'Adour, Erasmus), François Xavier Delgue (Ecole d'ingénieurs de Purpan -F Angers 08, Erasmus), Aurelia de Luca (Université Paris Ouest Nanterre la Defense, Erasmus), Clemence Dubes (Université de Pau et des Pays de l'Adour, Erasmus), Thomas Eekhout (Université de Pau et des Pays de l'Adour, Erasmus), Youri Hannon (Université de Pau et des Pays de l'Adour, Erasmus), Raphael Hastir (Rouen Business School, Erasmus), Julia Hennart (Rouen Business School, Erasmus), Jimbo Kidiera (IUT Saint-Etienne, Erasmus), Camille Measson (IUT Saint-Etienne, Erasmus), Brichanty Nianby-Elvassar (Université de Versailles-Saint Quentin en Yvelines, Erasmus), Lucile Peres (Ecole d'ingénieurs de Purpan -F Angers 08-, Erasmus), Guillaume Ribet (Ecole d'ingénieurs de Purpan -F Angers 08-, Erasmus), Ibtissam Toubi (Université Nancy 2, Erasmus), Margaux Trigano (Université Paris Ouest Nanterre la Defense, Erasmus) eta Pauline Weber (BBA, ESSEC Busines School, Erasmus).
Irlanda: Rebecca Dalby (Dublin Institute of Technology, Erasmus), Barry Kehoe (Dublin Institute of Technology, Erasmus) eta Jessica Redmond (Dublin Institute of Technology, Erasmus).
Italia: Fabio Agnello (Università Degli Studi di Palermo, Erasmus), Federica Alessi (Università Degli Studi di Palermo, Erasmus), Mara Allegra Bernocchi (Università Degli Studi di Roma Tor Vergata, Erasmus), Chiara Paola Bosio (Università Degli Studi di Roma Tor Vergata, Erasmus), Ciro Cinque (Università Degli Studi di Roma Tor Vergata, Erasmus), Laura Cocita (Università Degli Studi di Palermo, Erasmus), Priscilla d’Eramo (Università Degli Studi di Roma Tor Vergata, Erasmus), Michela Fagiolo (Università Degli Studi di Roma Tor Vergata, Erasmus), Lino Innocenti (Università Degli Studi di Trieste, Erasmus), Fabio Iocolano (Università Degli Studi di Palermo, Erasmus), Martina Liparota (Erasmus), Lucia Musolino (Università Della Calabria, Erasmus), Alessandra Poletti (Università Degli Studi di Milano, Erasmus), Antonella Siliotto (Università Degli Studi di Milano, Erasmus) eta Cristina Simeoni (Università Degli Studi di Trieste, Erasmus).
Japonia: Kadono Atsuki (Yamaguchi Prefectural University, aldebiko hitzarmena).
Lituania: Kotryna Stonkute (ISM University of Management and Economics, Erasmus).
Mexiko: Karla Eunice Alfaro (Universidad Nacional Autónoma de México, Palafox), Kevin Amper (Universidad Iberoamericana, ikasle bisitaria), Marco Antonio Cabrera (Benemérita Universidad Autónoma de Puebla, Palafox), Miguel Ángel de León (Universidad Regiomontana, Palafox), Ana Karen García (Universidad Nacional Autónoma de México, Palafox), Jessica Karina García (Universidad de Guanajuato, Palafox), Guillermo Guiran (Universidad Nacional Autónoma de México, Palafox), Claudia Gabriela Hernández (Universidad Regiomontana, Palafox), Andrés Marcelino León (Universidad Iberoamericana, ikasle bisitaria), Alfredo Parra (Universidad de Guanajuato, Palafox), Carlo Rodrigo López (Universidad Nacional Autónoma de México, Palafox), Eduardo Sánchez (Universidad Iberoamericana, ikasle bisitaria) eta Mayra Yessica Vizuet (Universidad Nacional Autónoma de México, Palafox).
Nikaragua: Cindy Cabrera (Universidad Americana, ISEP).
Peru: Fausto Alejandro Liñán (Universidad del Pacífico, Palafox).
Polonia: Anna Adamczyk (Collegium Civitas, Erasmus), Marta Rachwalska (Collegium Civitas, Erasmus), Zofia Szpila (Uniwersytet Ekonomiczny We Wroclawiu, Erasmus) eta Jakub Zurawinski (University Of Lodz, Erasmus).
Portugal: Joana Prino (Escola Superior de Enfermagen de Lisboa, Erasmus) eta Eva Santos (Escola Superior de Enfermagen de Lisboa, Erasmus).
Erresuma Batua: Gabriella Laverty (University of Strathclyde, Erasmus) eta Kevin Leyden (University of Strathclyde, Erasmus).
Txekiar Errepublika: Peter Popluhar (Masaryk University in Brno, Erasmus).
Suedia: Axel Berglund (Halmstad University, Erasmus).
Taiwan: Zih-You Kao (Wenzao Ursuline College for Language, Martín de Rada) eta Chia-An Lin (Wenzao Ursuline College for Language, Martín de Rada).
Turkia: Ozge Ozkayadoner (Marmara University, Erasmus) eta Melda Ozten (Marmara University, Erasmus).
Uruguai: Federico Bigalli (Ort Uruguay, Palafox), Tania Caffera (Universidad Católica del Uruguay, ISEP), Sarah Edith Méndez de La Sierra (Universidad Católica del Uruguay, ISEP) eta Felipe Pallas (Ort Uruguay, Palafox).