Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko titulazioetan matrikulatutako ikasleek aukera dute jada kontsultatzeko irakasgai bakoitzean dagokien irakaskuntza-taldea eta baita ordutegiak ere. Informazioa Unibertsitatearen www.unavarra.es webgunean dago eskuragarri.
Irakaskuntza-taldeen esleipena Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko, Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko, eta Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko graduko ikasleei dagokie.
Esleitutako irakaskuntza-taldeak ikusteko, ikasleak (https://portal.unavarra.es/) barne atarian edo ikasleen atarian sartu beharko dira. Bestalde, irakasgaien ordutegiak eskola edo fakultate bakoitzaren webgune zehatzetan daude kontsultatzeko, eta horietara ere Unibertsitatearen web-orrialde nagusiaren bidez irits daiteke.
Ikasle berriek kontuan hartu behar dute barne atarira sartzeko erabiltzailearen kodea sartu behar dutela, hau da, lehendeitura.IIZ (ikaslearen identifikazio zenbakia, matrikularen ordainagirian azaltzen dena), eta pasahitza, ikasleei matrikula online egiteko igorri zitzaien bera eta posta elektroniko korporatiboaren berdina dena.
Barne atarira iritsi ondoren, ikasleek aukera dute taldeak ikusteko "Nire espedientea/Espediente osoa" atal barnean Ikasketa-espedientea atalean.
Aldaketak egiteko eskaerak
Matrikulatutako irakasgaien ordutegien esleipenak bateraezintasunak sortzen baditu, ikasleek aukera dute talde aldaketa eskatzeko Unibertsitatearen Erregistro Orokorrean (Administrazio eta Kudeaketa eraikina), esanez zein den ukitutako irakasgaia, esleitutako taldea, eta zein taldetan egon nahi den matrikulatua. Aldaketak eskatzeko epea irailaren 3tik 11ra bitartean izango da.