Joan eduki nagusira

zoom Zenbatekoaren gehiengoa ikasleentzako mugikortasun beketara bideratuko da

Zenbatekoaren gehiengoa ikasleentzako mugikortasun beketara bideratuko da

Julio Lafuente López Unibertsitateko errektoreak eta Luis Barriendo Antoñanzas Nafarroako Rural Kutxako buruak bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute, irakaskuntza, ikerketa eta unibertsitate zabalpeneko programak garatzeko 2012. urtean. Hitzarmen horren arabera, Rural Kutxak 150.000 euro emango dizkio unibertsitateari ikasleen mugikortasun beketarako eta Banku eta Finantzetan Aditua izeneko tituluak eta Enpresa Jokoak eragindako gastuetarako.

Kontusail handiena, 120.000 eurokoa da, eta ikasleen mugikortasun beketarako erabiliko da. Gainerakoak, konpentsazioaren bidezko laguntzak izango dira: 120.000 euro Enpresa¡ Jokoak eragindako gastuak partzialki ordaintzeko (administrazioa, komunikazioa, liburuxkak inprimatzea, informatika prozesuak, sariak...); eta 18.000 euro Unibertsitate-Gizarte Fundazioko Aditu Tituluaren praktika-aldian ikasleen prestakuntza eragindako gastuak partzialki ordaintzeko.

Aipatu jardueraren bat egiten ez bada, kontusaila burututako jarduera baten edo batzuen zenbatekoa gehitzeko edo Unibertsitatearekin jarduera berri bat ezartzeko erabiliko da.

Hitzarmenaren arabera, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Nafarroako Rural Kutxa bere finantza erakunde lehenetsietakotzat jo eta hala jardungo du berarekin bere funtsen ohiko mugimenduak egiterako: matrikulak, nominak, altxortegia, transferentziak, etab.

Ildo honetan, produktuak eta zerbitzuen eskaintza zehatza egingo die Rural Kutxak Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta erakundea osatzen duten estamentuei baldintza, ezaugarri eta tarifa bereziekin.