Joan eduki nagusira

zoom Bide baten historiak weba sortu duen NUPeko ikasle taldea

Bide baten historiak weba sortu duen NUPeko ikasle taldea

Bide baten istorioak izeneko web orria Santiagoko Bideak Nafarroan izan duen historia zabaltzeko helburuarekin jaio da. NUPeko Informatika Ingeniaritzako 4. ikasmailako ikasleen eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetzaren emaitza da, datuen eta baliabideen iturria Open Data Navarra atarikoa baita eta webak Turismo Navarrak utzitako irudiak erabiltzen baititu.

http://www.historiasdeuncamino.com web-orrialdea Sistema Informatikoen Kudeaketa irakasgaiko praktika lanaren emaitza da. Elisa Guallartek eta Jesús Villadangosek ematen dute irakasgai hori. Drupal eta HTML5-rekin diseinatu da eta edukiarekin lotutako jokoak dauzka. Ikasleek sortu eta garatu dituzte joko horiek. Santiagoko Bideak Nafarroan duen ibilbideari buruzko zerbitzu informazioa dauka, bai eta aplikazioak, jokoak, geoposizionamendua eta baliabide interesgarriak (aterpetxeak, ornitologia intereseko eremuak, artisauak, monumentuak, upategiak, gazteluak, museoak, produktuak, errezetak, jatetxeak, mendi-ibilbideak, etab.)

Honako ikasle hauek dira lanaren egileak: Ainhoa Azqueta Alzuaz, Juan Cerrón González, Héctor Egea Chueca, Mikel Elorz Berastegui, Miguel Jesús Fuertes Fernández, Beatriz Gómez Arnaez, Alberto González Berrio, Héctor González Liñán, Maitane Itoiz Lleida, Cedric Marco Detchart, María Muñoz Santos, Igor Trebol Araiz eta Francisco Daniel Ventura Morales.