Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere sorreraren 25. urteurrena ospatuko du hurrengo ostiralean, apirilaren 27an, Unibertsitatearen Egunaren ekitaldi akademikoan. Julio Lafuente López errektorea izango da ekitaldiaren burua, 12:00etan hasiko da Fernando Remacha aretoan (Sario eraikinean), eta Nafarroako agintari nagusiek parte hartuko dute.

Julio Lafuenteren hitzaldiak hasiera emango dio Unibertsitatearen Egunaren ekitaldiari, eta gero 2010-11 ikasturteko Aparteko Sariak emango zaizkie ikasleei, intsigniak jarriko zaizkie langile erretiratuei, doktore berriak inbestituko dira eta azken urte honetan izendatutako irakasle funtzionarioak lanpostuaz jabetuko dira.

Gero, 25. urteurrena ospatzeko programa hasiko da. 1987an, Nafarroako Unibertsitate Publikoa Sortzeko Legea onetsi zen urtean, Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeko kide zirenak omenduko dituzte, bai eta egindako lanagatik eskerrak eman ere NUP abian jartzeko lanean aritu zen Nafarroako Gobernuko taldeari eta urte hartan Nafarroan zeuden unibertsitateko irakaskuntzako zentroetako zuzendariei. Zeremoniaren parte honi amaiera jarriko dio Roman Felones 1987an Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura kontseilaria zenaren hitzaldiak.