Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibetsitate-Gizarte Fundazioak ireki du epea enpresek Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Udako Praktiketarako Programan parte hartzeko. Ekimen hori Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZL), Ekonomiako eta Enpresa Zientzietako titulazioetako azken ikasmailako ikasleei zuzendua dago. Enpresek maiatzaren 2a baino lehen aurkeztu behar dituzte programan parte hartzeko eskaerak servicio.empleo@unavarra.es posta elektronikoko helbidearen bidez edo 948169803 fax zenbakiaren bidez. Programa honi buruzko informazio guztia kontsultagai dago http://www1.unavarra.es/fundacionuniversidadsociedad/ helbidean
Programaren xedea da enpresek eta erakundeek udan praktiketako ikasleak kontratatzeko aukera izan dezatela eta etorkizun hurbilean goi mailako titulazioa izango duten eta lanpostu kualifikatuak lortzeko moduan izango diren pertsonak ezagutzeko eta prestatzeko aukera izan dezatela. Hala, lan munduarekin lehen harreman bat ematen dio enpresak azken ikasmailako ikasleari, eta horri esker ikasleak bere irakaskuntza prestakuntza osatu eta Unibertsitatean eskuratutako ezagutza teorikoak praktikara eramaten ditu.
Enpresa parte-hartzaileek beren eskaeran zehaztu beharko dute ikasleak zein praktika mota egingo duen, zein arlotakoa izango den, iraupena zein izango den eta bekaren gutxi gorabeherako zenbatekoa. Bekaren iraupen aldia ekainaren 7tik abuztuaren 31ra artekoa izango da gehienez ere. Horretaz gainera, bekak irauten duen aldian ikasleak izango dituen egitekoak eta prestakuntza helburuak deskribatu beharko dituzte enpresek.
176 praktika 2011ko udan
2011ko udan, Unibertsitate-Gizarte Fundazioak osotara ikasleen 176 praktika kudeatu zituen ia laurogei enpresatan. Beka mota hauetarako ikasleak gehien eskatzen dituzten arloak bankuena eta administrazio eta finantzena da.