Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, Ana Calleja, Miguel Gamallo eta Javier Irigaray.

Ezkerretik eskuinera, Ana Calleja, Miguel Gamallo eta Javier Irigaray.

Miguel Gamallo Gascón San Cernin Ikastetxeko ikasleak irabazi du Fisikako XXIII. Olinpiadako eskualdeko fasean. Joan den astean egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta 45 ikaslek parte hartu zuten guztira. Ana Calleja Moral Iruñeko Basoko BHIko ikaslea sailkatu da bigarren, eta Javier Irigaray Berástegui, San Cernin Ikastetxekoa baita ere, sailkatu da hirugarren.

Hirurek parte hartuko dute olinpiada honetako fase nazionalean, apirilaren 20tik 23ra, Bilbon. Fase nazional horretan sailkatzen diren lehenbiziko bostak Espainiaren ordezkari izango dira Nazioarteko Fisikako XLIII. Olinpiadan, uztailaren 15erako programatu dena Tallin hirian (Estonia). Azkenik, fase nazionalean seigarren sailkatzen denak, XVII. Olinpiada Iberoamerikarrean lehiatuko da, irailaren 17an Granadan.

Fisikako XXIII. Olinpiadako eskualdeko fasea NUPeko Fisika Sailak antolatu du eta, edizio honetan, hamalau ikastetxek parte hartu dute guztira. Zehazki, hauexek dira: IES San Miguel de Aralar BHI (Altsasu), IES Benjamín de Tudela BHI (Tutera), IES Julio Caro Baroja BHI (Iruñea) Liceo Monjardín (Iruñea), IES Plaza de la Cruz BHI (Iruñea), IES Basoko BHI (Iruñea), Colegio San Cernin Ikastetxea (Iruñea), Colegio Miravalles-El Redín Ikastetxea (Iruñea), Marqués de Villena BHI (Martzilla), Colegio Irabia Ikastetxea (Iruñea) Colegio Cardenal Larraona Ikastetxea (Iruñea) Colegio Santa María la Real-Maristas Ikastetxea (Sarriguren), Colegio San Ignacio Ikastetxea (Iruñea) eta IES Iturrama BHI (Iruñea).