Berrogeita hamar pertsona bildu dira ostiral honetan, otsailak 10, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nafar enpresa eta diseinua izeneko II. Jardunaldian. Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak (TIIGMET) antolatu ditu, eta Tuterako campuseko Ekitaldi Aretoan egin da. Topaketa honen xedea da unibertsitate foro bat sortzea, enpresen eta diseinuaren arteko harremanak aztertzeko, edozein aplikazio eremutan. Bigarren edizio honetan diseinuaren zeregina balioetsi nahi izan da, enpresa berriak sortzeko faktore gako gisa.
Jardunaldi hauetan diseinuaren arloko profesional ospetsuak parte hartu dute. Horien artean daude Manuel Lecuona Diseinuaren Kudeaketan katedraduna Valentziako Unibertsitate Politeknikoan; Organza europar proiektuaren Nafarroako arduraduna, Lucia Nieto; Iruñeko “Sala de Máquinas” elkartea; eta Miguel Abarca eta Kiko Gaspar, Discoh Industria Diseinuko Estudiokoak.
Mintegia gaur, goizeko 9:15ean, inauguratu du Carmelo Puyo Irisarri Unibertsitateko Unibertsitateko Ingeniaritzan Adierazpen Grafikoaren irakasleak. Manuel Lecuona Lópezek eman dio hasiera zikloari, "Diseinua enpresan egiten da, enpresa diseinuan egiten da" izenburuko hitzaldiaren bidez. Diseinuaren Kudeaketan katedraduna Diseinuaren Kudeaketa eta Ikerketa Taldeko kide fundatzailea, eta Diseño Impiva Disseny Dokumentazio Zentroko zuzendaria da, eta azalduko duen gaia hauxe da: diseinuaren kudeaketa enpresa barnean, enpresa balioen sorreran arlo guztiak bateratzeko xedez, eta merkatu ezegonkorren egoera aurreikusezinen aurrean erreakzionatzeko xedez.
Lucía Nieto Sádaba izan da "Esperientziak Diseinuan eta Enpresetan" izeneko bigarren hitzaldiaren protagonista. Organza Proiektuaren arduraduna da Nieto Nafarroan. Sormen industria eskualde garapenerako planen agendan kokatzea helburu duen INTERREG IV C Ekimenaren barnean kokatzen da proiektua. Bere hitzaldian argudiatu du diseinuaren metodologiak enpresen berrikuntza prozesuetan inplantatu behar direla sozietate ezberdinak eratzeko, eta diseinuaren eta sorreraren industriari buruzko Organza europar proiektuan parte hartzen ari diren herrialdeen esperientziak azaldu ditu.
“We believe in Ourselves” da programako hirugarren hitzaldiaren izenburua, eta DISCOH Diseño 2008an fundatu zutenek, Kiko Gaspar eta Miguel Abarcak, eman dute. Beren lanaren oinarria da Industria diseinuaren kontzeptua "diseinu koherentea" izan behar dela, modetatik eta diseinu efektistengandik urrun, eta garapenerako eta fabrikaziorako irizpide logiko eta koherenteetara bideratua.
Topaketa osatzeko, “Espazio partekatuak” hitzaldia eman du Borja Alcate, Ion Minde eta Mikel Rodriguezek osatzen duten “Sala de Máquinas” elkarteak. Talde honek badu espazio bat sormenaren inguruko esperientziak eta ezagutzak partekatzeko, eta praktika berritzaileak eta esperientzia alternatiboak sustatzeko. Jardunaldiei amaiera eman die Amaia Pérez Ezcurdia NIIGMETeko zuzendariordeak.