Joan eduki nagusira

zoom Erakusketaren irudi bat

Erakusketaren irudi bat

Hamar egilek osatu dute "Magreb: mendebalde arabiarra" argazki erakusketa, urtarrilaren 10etik 31ra ikusgai egongo dena Arrosadiko campuseko Sario eraikinean. Zabalik egongo da astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:00etara, eta erakusketak Afrikako iparraldeari buruz dauden ideia nagusiak hausten lagundu nahi du.

Erakusketa honen bidez hurbilketa egin nahi da aipatu afrikar eskualdera, hainbat alderdi nabarmentzen dituzten irudien bilduma erabiliz: Europarekiko hurbiltasuna, duen barne aniztasun handia, bere arazoak eta ahalmenak, bere dinamismoa eta bertako jendearen eguneroko bizimodua. Ideia hauen inguruan antolatuta eta jarrita daude argazkiak, eta bakoitzak hausnarketarako bidea ematen digu, oraindik ere ondo ezagutzen ez ditugun errealitateei buruz, sarritan aurreiritziak izanik hurbiltzen bagara ere.

Argazkien egileak honako hauek dira: Julián-Álvaro Alemany, Alfredo Cáliz, Rubén Caravaca, Carma Casulá, José Expósito, Alberto González-Farrán, Francisco González Pérez, Joana Mesonero, Pedro Rojo, Luis de Vega eta Vermondo. Argazkien hautaketa erakusketaren jabeak, Casa Árabe-IEAM Arabiar Etxeak, egin du.

Erakusketa lehenago Tuteran jarri zen, eta ondoren, otsailaren 1etik 29ra, Osasun Zientzien eraikinean jarriko da ikusgai.