Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Aurrekontu proiektuaren zenbatekoa 2012. urterako, 70.59 milioi eurokoa da guztira, ostegun honetan Gobernu Kontseiluan erabaki denez. Orain proposamena Gizarte Kontseiluari igorriko zaio, behin betiko onets dezan.
Proiektua austeritate orokorraren printzipioa betez egin da, testuinguru sozioekonomikoa kontuan hartuz, eta azken urteotako beherako joera mantenduz. 2012rako aurrekontua 1,62 milioi eurotan murriztu da 2011ko aurrekontuarekin alderatuz. Izan ere, 2011ko aurrekontuak 72,21 milioi egiten zuen, eta 5,33 milioitan murriztu zen 2010eko aurrekontuarekin alderatuz.
Datorren ekitaldiko Aurrekontu proiektuaren Gastuen kapitulu nagusia Langileena da, 49,18 milioi euro egiten duena, eta jarraian Ondasun eta Zerbitzu Arruntak, 14,52 milioi egiten duena. Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2012. urterako aurreikusten diren inbertsioak 5,49 milioi euro egiten dute guztira. Transferentzia arrunten kapituluak 1,25 milioi euro egiten du, aldiz, gainerako kapituluek 0,14 euro.
Diru-sarrerei dagokienez, kopuru handiena duen kapitulua, Transferentzia arruntena da, 59,55 milioi euro egiten duena; jarraian, Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak, 8,93 milioi egiten duena. Azkenik, Finantza-aktiboen kapituluak 1,69 milioi euro egiten du, Ondarezko diru-sarrerak, 0,29 milioi euro, eta Kapital transferentziak 0,12 milioi.