Joan eduki nagusira

Rafael Lara Nafarroako Unibertsitate Publikoko Merkataritza Zuzenbideko katedradunak ostegun honetan, abenduaren 15ean, itxiko du Nafarroako Parlamentuan "Zuzenbidea ustelkeriaren eta iruzurraren aurrean" izeneko mintzaldi zikloa, eta bere mintzaldian aztertuko du babes juridikoa publizitate engainagarriaren aurrean. Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Foru Parlamentuak antolatu dute ekitaldia, eta arratsaldeko 19:30ean eta publikoari irekia izango da.

Rafael Lara NUPeko Zuzenbide Pribatuko Saileko zuzendariak argitalpen ugari egin ditu publizitate engainagarriari buruz, eta horien artean aipatzekoak dira “La publicidad engañosa y comparativa”, “Los actos de engaño y comparación como ilícitos publicitarios” eta “El ilícito concurrencial por denigración tras la reforma del régimen legal de la competencia desleal y la publicidad” izenburukoak. Nafarroako Foru Erkidegoko Kontsumoko Arbitraje Batzordeko lehendakaria izan da eta ikerketa lanak egin ditu honako unibertsitate hauetan: Siena, Toulouse, Max Planck, Strathclyde-Glasgow, London School of Economics ikastegian eta Milango Unibertsitate Katolikoan.

Mintzaldiaren biharamunean, ostirala, abenduak 16, Rafael Lara katedradunak mahai inguru batean parte hartuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoan, unibertsitateko ordezkariekin batera. Ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da Soforak eraikineko batzar-gelan.

Hainbat ikuspegi ustelkeriari buruz

"Zuzenbidea ustelkeriaren eta iruzurraren aurrean" izeneko zikloa Unibertsitateak, Gizarte eta Kultura Proiekziorako Errektoreordetzaren eta Zientzia Juridikoen Fakultatearen bidez, eta Foru Parlamentuak antolatu dute, eta bertan aztertu da gaurko gizartean ematen den ustelkeriaren fenomenoa; izan ere, inkesten arabera, hiritarrak gehien kezkatzen duen arazoetako bat. Egitaraua lau mintzalditan egin da, eta arazoa lau eremutan aztertu da: politikan, enpresan, kirolean eta publizitatean. Gai honetan adituek direnek eman dituzte, eta lege-ordenamenduak ematen dituen babes-tresnak zeintzuk diren azaldu dute.