Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak, Altsasuko Aldakin S.L. (muntaketa eta garapen elektrikoak) eta Orkoiengo Kaizen Automatización S.L. (ingeniaritza mekanikoa eta makineria berezia) enpresekin lankidetzan, soldadura sistema bat garatzen ari dira. Sentsore elektromagnetikoak ditu, eta horri esker azken emaitza sendoagoa, fidagarriagoa eta zehatzagoa da. Proiektuaren aurrekontua, oro har, 846.310,90 € da, eta erabiltzen den teknologia patentatzeko prozesuan dago.

Tracker proiektua INNPACTO programaren barruan dago, eta helburua du soldadura sistema bat garatzea, buruaren gidatze automatikoa duena, sentsore elektromagnetiko berritzaileen bidez. Sistema unitate bat da, ondoko hauek dituena: soldatu behar den eremua esploratzeko gailu bat, eragiteko elementu elektromekanikoak, dauden soldadura-lerroekin lotzeko komunikazio bidirekzionala.

Ikertzaileek diotenez, sentsoreetan erabiltzen den teknologia ez da gaur egun erabiltzen denaren antzekoa, eta abantaila nabariak ditu. Unibertsitateak sentsoreen garapenaren ardura du. Sentsoreek soldadura eremuaren irudi birtual bat sortzen dute, eta zehazten dute, denbora errealean, energia aplikatu behar den puntu zehatza.

Proiektua burutzeko denbora, oro har, bi urte da, eta agian 2012ko ekainean bukatuko da.

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak egin du INNPACTO programarako deialdia. Helburu nagusia du proiektuak sortzea ikerketa erekundeen eta enpresen arteko lankidetzaren bidez, I+G+b proiektuak egiteko, jarduera berritzailea bultzatu, inbertsio pribatua mugiarazi, enplegua sortu eta herriaren balantza teknologikoa hobetuko dituztenak.