Meinard Spenger Másmóvil low cost telefonia mugikorreko operadoreko kontseilari delegatua izango da hizlari gonbidatua asteazken honetan Iniciador Navarra-ren zortzigarren edizioan. Ekintzaileen ekitaldi bat da ekintzaileentzat, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan egingo da.
Meinard Spengerrek, Maini goitizena duenak, MÁSmóvil sortu zuen Christian Nyborg bere bazkidearekin batera 2006an. Beraz, oso ongi ezagutzen du Espainiako telekomunikazio negozio nagusietako bat. Egun, MÁSmovil herrialdeko telefonia mugikorreko operadore independente bakarra da.
Parte-hartzea doakoa da http://iniciador.com/navarra helbidean aldez aurretik izena emanda, eta, saioa amaitzeko, networking bat egingo da parte-hartzaileen artean (sareko lana), aurreko edizioetan bezala. Ekitaldia antolatzeko laguntza eman dute Enpresa Berritzaileak Sortzeko Unibertsitate Laborategiak (LUCE-k), Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, babesleek (Reyno Gourmet, CEIN, Nafarroako Rural Kutxa) eta enpresa laguntzaileek (VideoREC eta Diario de Navarra).
Iniciador ekintzaileen komunitate bat da, eta ekintzailetza sustatzea eta erraztea da bere helburua. Hori lortzeko, jarduerak antolatzen dira hainbat hiritan, ekintzaileen jarduerak ekintzaileentzat, ezagutza eta esperientziak aurrez aurre partekatzeko. Jarduera horietan, hainbat enpresa sortuak dituzten ekintzaile eskarmentudunek beren arrakasten eta porroten berri ematen dute gertutik, oraingoz negozio-ideia bat baino ez dutenak, urratsa ematekoak diren edo eman dutenak eta beste esperientzia batzuekin aberastu nahi dutenak laguntzen eta animatzen dituzte. Iniciador bai Espainiako eta bai atzerriko 40 bat hiritan dago, eta irabazi-asmorik gabeko erakundea da.
Lehenengo Iniciador Navarra 2010eko apirilean egin zen, eta oraingoa zortzigarren edizioa da Nafarroan. Iniciadorri buruzko argibide gehiago helbide honetan: http://iniciador.com/navarra