Joan eduki nagusira

zoom Antonio Muñoz Molina, hitzaldia ematean.

Antonio Muñoz Molina, hitzaldia ematean.

Hirurogei lagun parte hartzen ari dira Antonio Muñoz Molina idazleak ematen duen idazketari buruzko ikastaro batean. Ikastaroa atzo, irailaren 27an, asteartean, hasi zen, Nafarroako Museoan. Zikloaren izenburua “Ipuina eta begirada” da eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jorge Oteiza Katedrak antolatu du.

Jorge Oteiza Katedraren “Zeharkako ikuspegiak” zikloan sartzen dira saioak, eta xedea da, hainbat autore garaikideren bidez, aztertzea zergatik estilo sortzaile bera aritzen den hainbat praktika edo generotan barna.

zoom Nafarroako Museoko kaperan ematen den ikastarora joan direnen irudia.

Nafarroako Museoko kaperan ematen den ikastarora joan direnen irudia.

Ikastaroan kontakizun motak aztertzen dira, ikusizkoa nola edo hala erabakigarria dutenak: ikuspuntua eleberrian, ikuspegia zineman, enkoadraketa argazkigintzan, eta pinturan eta argazkietan dauden istorio esplizituak eta inplizituak. Funtsezko ideia da kontakizun literarioak edo ikusizkoak jasotzen ditugunean, arreta jartzea jakintzat ematen dugun horretan: hau da, ikuslearen edo irakurlearen irudimen aktiboa zein elementutan oinarritzen den kontakizuna osorik berreratzeko. Gaur izango da ikastaro honetako bigarren saioa, azkena dena. Ikastaroa doakoa izan da eta bertan parte hartzeko beharrezkoa zen aldez aurretik izena ematea.