Nafarroako Unibertsitate Publikoak hartu egingo du ostegun honetan, irailaren 22an, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko jardunaldi bat. Topaketa honetan hainbat fiskalek, epailek eta desgaituen alde lan egiten duten erakundeetako hainbat kidek hartuko dute parte. "Eskubide beteko hiritarra” da jardunaldiaren izenburua. NUPek, Desgaitasun Intelektuala daukaten Pertsonen aldeko Erakundeen Espainiako Konfederazioa (FEAPS) erakundeak eta Desgaitasun Intelektuala daukaten Pertsonen aldeko Nafarroako Elkartea (ANFAS) erakundeak antolatu dute.
Topaketa hau Olibondoak eraikineko Gradu aretoan izango da, Arrosadiko Campusean. NUPeko errektorea, Julio Lafuente, eta FEAPS erakundeko lehendakaria, Juan Cid, buru edukiko duten ekitaldi batekin hasiko da, 10:15ean. Horietaz aparte, Antonia Alonso, Nafarroako FEAPSeko lehendakaria, Usúe Zulet, ANFASeko lehendakaria, eta Pío Aguirre, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kidea hasiera ekitaldian egongo dira.
Jardunaldiko programaren barruan honako hauek daude: hiru mahai-inguru, ponentzia bat eta FEAPS erakundearen eskubide-proiektuaren aurkezpena. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakariak, Juan Fernándezek, aurkeztuko du ponentzia 11:15etik aurrera. Bere gaia hauxe izango da: desgaitasuna duten pertsonen eskubideen Konbentzioaren aplikazioa praktika juridikoan.
Lehen mahai-ingurua 12:30ean hasiko da, eta bere izenburua honako hau da: “Konbentzioko 12. artikulua aplikatuz, Kode Zibila eta Prozesu Legea eraberritu behar dira”. Honako hauek izango dira parte-hartzaileak: Carlos Ganzenmuller, Estatuko Fiskaltza Nagusiko fiskala; Almudena Castro, Notariotzaren Aequitas Fundazioko zuzendari nagusia; Mª Pilar Alguacil, 8. zenbakiko lehen auzialdiko auzitegiko epailea, Desgaitasunez, Tutoretzez eta Barneratzeen arduraduna; eta Torcuato Recover, FEAPS legelarien sarearen koordinatzailea. Rocío Pérez-Puig, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko abokatua izango da moderatzailea.
Arratsaldean izango diren bi mahai-inguruen gaiak honako hauek izango dira: desgaitasun intelektuala duten pertsonen arazoak inguru penitentziarioan, pertsonen eskubideen defentsa eta arauak urratzen diren egoerak. Lehen mahai-inguruan, parte hartzaileak hauek izango dira: Ángel Luis Ortiz, espetxeratuen zaintzako epailea, Amador Ruiz, Nafarroako Gizarte Zerbitzu Penitentziarioen burua, eta Joan Planells, Aspronako kudeatzailea. Rafael Armesto, FEAPS legelarien sarearen kidea, moderatzailea izango da.
Azken mahai-inguruaren gai nagusia honako hau izango da: desgaitasuna duten pertsonen eskubideen urratze-egoerak, eta parte hartzaileak hauek izango dira: José Chamizo, Andaluziako Arartekoa; María Luisa Arcos, NUPeko Zuzenbide Zibileko irakaslea; Ana Sastre, NBEko Konbentziorako CERMIko ordezkaria, eta María Jesús Álvarez, Nafarroako Tutoretzarako Fundazioko kudeatzailea. ANFASeko kudeatzailea, Gerardo Posada, moderatzailea izango da.
Jardunaldiko programa osoa helbide honetan kontsulta daiteke: http://www1.unavarra.es/actualidad/congresos.