Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2011-2012 ikasturterako lankidetza beketarako deialdiaren berri eman du. Beka horiek lehen eta bigarren zikloetako ikasketa ofizialetako, graduko eta masterreko ikasleei zuzenduak daude, eta eskabideak aurkezteko azken eguna irailaren 21a da, asteazkena, eta egun horretan 14:30era arte aurkez daitezke.

Beka horien bidez ikasleen prestakuntza handiagotu nahi da, egiten ari diren ikasketen esparruan, trebetasun, abilezia eta gaitasun berriak har ditzaten, gero lanbide praktikan erabilgarri izango baitituzte. Bekak sail hauetan egingo dira: Automatika eta Konputazioa, Natura Ingurunearen Zientziak, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa, Nekazaritza Ekoizpena, Landa Ingeniaritza eta Proiektuak, eta Elikagaien Teknologia.

Lankidetza-aldia 2011ko urriaren 3an hasi eta abenduaren 30ean amaituko da. Behin 2012. urterako aurrekontu mugak ezagutu eta gero, epe hori deialdi honetan jasotako beka guztietarako luzatzeko aukera izango da. Arduraldia astean 6 edo 12 ordukoa izango da, bekadunarekin adostutako orduen arabera, eta ez dio traba egingo eskoletara joateko.

Bekaren diru-kopurua hileko 210 € izango da, arduraldia astean 12 ordu denean, eta hileko 105 €, arduraldia astean 6 ordu denean. Eskabideak Beken eta Tituluen Bulegoan aukeztuko dira. Bulegoa Administrazio eta Kudeaketa eraikineko beheko solairuan dago. Tuterako campusean Erizaintzako Diplomaturan matrikula egin duten ikasleek modua izango dute, halaber, Tuterako campuseko Erregistroan eskaerak aurkezteko, edo, bestela, Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolako idazkaritzan.

Ikasle hauek izango dira izangaiak: Nafarroako bai Unibertsitate Publikoko ikasleak, bai mugikortasuna programen bidez 2011-2012 ikasturte osoan NUPen egongo diren beste unibertsitate batzuetako ikasleak ere, eta, masterretako ikasleek salbu, matrikulatu diren ikasketa planetako 60 kreditu gaindituak izan behar dituzte. Bekak esleitzeko, ikasketa-espedientea eta curriculuma balioetsiko dira. Beka eskuratu dutenen behin betiko zerrenda irailaren 30eko 14:30ak baino lehenago jarriko da jendaurrean.