Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak gaur ireki du, irailaren 12an, astelehenean, 2011-12 ikasturtean titulu bereki berri batean izena emateko epea. Titulu bereki hori Aditua Erlijio Katolikoan eta Kulturan: Erlijio irakasgaiak Graduko, Irakasletza Diplomaturako ikasketetarako eta Tituludunentzat deitzen da. Titulu honen helburua da Irakasletza Graduko eta Irakasletza Zikloko ikasleek Gotzain Batzarrak banatzen duen Elizaren Baimen Akademikoa eskuratu ahal izatea; izan ere, baimen hau ezinbestekoa da Erlijioa irakasgaia emateko.

Beste gradu batzuetako ikasleek ere titulu berekiko irakasgaiak ikasi ahalko dituzte, gero beren gradu tituluan dagokien aitorpen akademikoa lortzeko. Graduko ikasleentzat, izena emateko bete beharreko baldintza ikasketak 2011-12 ikasturtean hasi ez izana da. Izena emateko epea datorren ostiralera arte, irailaren 16ra arte, egongo da zabalik, eta matrikula irailaren 26tik 29ra egin beharko da. Titulu berri honi buruzko informazio guztia www.unavarra.es webgunean dago kontsultagai.

NUPek, 1994-1995 ikasturtetik, nahi duten Irakasletzako ikasleek Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako erlijioa irakasgaia eman ahal izateko prestatzeko beharrezkoa den kreditu kopurua eskaintzen du. Datorren ikasturtetik aurrera, prestakuntza hau 24 kredituko titulu bereki baten bidez eskainiko da. Horrela, ikasleek erlijio katolikoaren eduki doktrinal eta moralei buruzko ezagutza zabalak eskuratuko dituzte, beti ikuspegi humanista eta kulturaletik begiratuta. 4 irakasgai dira eta bakoitzak 6 ECTS ditu. Irakasgai horiek unibertsitatearen irakaskuntza-eskaintza aberasten dute, eta ikasleari kultura erlijiosoaren erroetan sakontzeko modua ematen diote.

Titulu hau Irakasletza Graduko edo lehengo Irakasletza Diplomaturako ikasleei zuzentzen zaie, baita Irakasletza titulua daukaten eta Ellizaren Baimen Akademikoa lortu nahi duten pertsonei ere, baimen honek erlijioa emateko gaitzen baitu. Halaber, emango diren irakasgaietan interesa duten beste karrera batzuetako tituludunei ere zuzentzen zaie, baita ere.

Titulua lortzeko egin behar diren lau irakasgaiak honako hauek dira: "Erlijioa, kultura eta balioak", "Mezu kristaua", "Eliza, Sakramentuak eta morala" eta "Erlijioaren pedagogia eta didaktika eskolan". 2011-12 ikasturtean lehenengo bi irakasgaiak baizik ez dira emango. Beraz, Irakasletza Graduko hirugarren mailako ikasleei, aparteko izaeraz, karreraren bosgarren eta zortzigarren seihilekoen artean emango zaie lau irakasgaiak emateko aukera.