Joan eduki nagusira

zoom Elena Aramendía, erdian, lehiaketan parte hartu duten ikasleetako batzuekin.

Elena Aramendía, erdian, lehiaketan parte hartu duten ikasleetako batzuekin.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Admininistrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturako (EAZL) lau ikasle-taldek lortu dute heltzea Google Online Marketing Challenge lehiaketaren finalaurrekora. Unibertsitateko eta graduondoko ikasleek egiazko marketin jarduera batean esperientzia har dezaten sustatzea da mundu mailako lehiaketa honen helburua. Edizio honetan, lehiaketak 68 herrialdetako ia 20.000 ikasle bildu ditu, guztira 4.429 taldetan. Lehiaketa honetan finalaurrekora iritsita, NUPeko lau taldeak sailkatutako lehen ehunen artean jarri dira.

María Elena Aramendía Muneta NUPeko Enpresen Kudeaketa Saileko irakaslea izan da taldeen zuzendaria eta, lau kasuetan, online marketin kanpainetan Nafarroako hainbat enpresa, instituzio eta dendarentzat proposamenak aurkeztu diztuzte. Zehazki, hauexek dira: Bertizeko Turismo Partzuergoa, El Camerino mozorro denda, Anic Clothing enpresa, skate jantzietan espezialista, eta Medicus Mundi GKE.

Lehen taldeko burua Iban Casado Izcue da, eta gainerako taldekideak Idoia Maya Daguerre, Fermín Ripodas Chocarro, Naroa Villarroya Ochandorena eta Alberto Zabalegui Gay. Kanpaina Bertizeko Turismo Partzuergoa enpresari buruzkoa izan da. Enpresa horren zeregin nagusia da bere kideen jarduerak ezagutzera ematea, Nafarroako ipar aldeko herri eta ibarretan turismo garapena sustatzeko xedez. Gonzalo Eciolaza Ferrando da bigarren taldeko burua, eta gainerako taldekideak Laura de Antonio Latienda, Sarai Manjón Chaparro, F. Javier Rego San Julián eta Leyre Villabona Perurena. Haien marketin kanpainan mozorroetan eta dantza arropetan espezialista den bertako El Camerino enpresarako ekintzak prestatu dira.

Hirugarren taldeko burua Peru Sasian Camarero Nuñez da, eta gainerako taldekideak Teresa Carnice Torrelles, Maite Echarte Zambrano, Arantxa Ezcurra Roldán, Iñigo Ortega Eslava eta Oscar Valdivieso Magaña dira. Kasu honetan, hautatu zuten enpresa skate arropan espezialista den Nafarroako Anic Clothing enpresa da. Azken taldeak Medicus Mundi GKErentzako kanpaina prestatu du. Ainhoa Larumbe Uriz da taldeko burua, eta Maite Gómez Laurez, Marta Gonzalez del Rió, M. Luisa Elguea Fernández eta Beatriz Pastor Rodríguez, gainerako taldekideak.

Honako hau Google Online Marketing Challenge lehiaketaren laugarren edizioa izan da. Asociación Americana de Marketing elkarteak Marketing Education Awards sarien barnean bikaintasun berritzailea eta hezkuntza oihartzuna aitortzen dio lehiaketari.