Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak 836 postu eskainiko ditu Kirol Eskoletan, 2011-12 ikasturteko lehen seihilekoan, 22 kirol-jardueratan aritzeko. Programa honek eskaintzen dituen kirol jardueren artean, aerobika, eskalada, tenisa, igeriketa eta mantentze gimnasia daude. Unbertsitateko ikasleei zuzentzen zaie programa, batez ere. Gaurtik, 2011ko abuztuaren 22tik, astelehenetik, has daiteke izena ematen, hemen aipatzen den posta elektronikoaren bidez: inscripcion.escuelas.deportivas@unavarra.es Aldiz, beste helbide honetan dago eskolei eta izen ematei buruzko informazio guztia: http://www1.unavarra.es/deportes Epea irailaren 14an, 12:00etan, bukatuko da.

Eskolek kirol modalitateak eta horien teknikak eta taktikak ikasteko dira, eta, aldi berean, ariketa fisikoa egiteko. Ikasleek hautaketa libreko kreditu bat lortuko dute, gutxienez, eta hiru gehienez, ikastaro bakoitzeko, eta eskola bakar batean ematen ahalko dute izena.

NUPeko Kirol Atalak antolatzen du programa, eta honako eskola hauek dauzka: naturan egindako jarduerak, aerobika, dantza latinoak, saskibaloia, eskubaloia, defentsa pertsonala, kirol entrenamendua, eskalada, golfa, mantentze gimnasia, belar hockeya, igeriketa, emakumezkoentzako pilota, pilatesa, errugbia, spininga, tai-chi, tenisa, arku-tiroa, triatlona, boleibola, warterpoloa, eta askotariko jarduerak Tuteran.

Beste alde batetik, NUPek datorren irailaren 1ean irekiko du ikastaro orokorretan izena emateko epea. Hauek 2011-12ko ikasturteko lehen seihilekoan izango dira. Programak mantentze gimnasia, aerobika, golfa, igeriketa, pilates eta spininga eskainiko ditu, besteak beste.