Joan eduki nagusira

zoom Miguel Navarro Cía Raj Mittraren ondoan Spokanen (Washington) egindako Biltzarrean.

Miguel Navarro Cía Raj Mittraren ondoan Spokanen (Washington) egindako Biltzarrean.

Miguel Navarro Cía NUPeko ingeniariak “Raj Mittra junior ikertzailea 2011” saria jaso du. Aitorpenari esker diru-laguntza ekonomikoa ere jasoko du Antenen eta Hedapenaren Elkartearen Nazioarteko Biltzarrera joateko. Biltzarra Spokanen ( Washingtonen) egingo da. Raj Mittra Ingeniaritza Elektrikoko katedraduna da Pensilvaniako Estatu Unibertsitatean, eta eminentzia bat da antenen, hedapen elektromagnetikoaren eta elektromagnetismo konputazionalaren esparruan.

Zientzialari gazte batek eta senior batek "IEEE International Symposium on Antennas and Propagation and USNC/URSI National Radio Science Meeting", biltzarrean parte hartzeko, Raj Mittra Bidaia Bekak daude (RMTG). RMTG Batzorde batek hautatzen ditu sarituak, eta hautagaiak ikerketarako izan dezakeen edo frogatu duen gaitasuna hartzen du kontuan.

Aurtengo edizioan Miguel Navarro Cía Nafarroako Unibertsitate Publikoko ingeniariari eman diote junior saria, eta senior saria Mário G. Silveirinhari, Coimbrako Unibertsitatekoa (Portugal). Diru-laguntzen zenbatekoa 750 eta 1.000 dolarrekoa da, hurrenez hurren. Sari banaketa joan den uztailean egin zen aipatu nazioarteko biltzarrean.

Miguel Navarro Cíari beste sari bat ere eman diote aurten, Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialak eta Espainiako Elkarteak informazioaren eta komunikazioen eta beren aplikazioen hastapenei eta oinarrizko teknologiei buruzko doktoretza tesi hoberenaren saria eman baitio.

Miguel Navarro Cía Telekomunikazio ingeniaria da (2006) eta doktorea NUPen (2010). Egun ikertzaile elkartu gisa lan egiten du Erresuma Batuko Imperial College Londoneko Fisika Saileko Egoera Solido Esperimentala ikerketa taldean eta erakunde bereko Plasmonika eta Metamaterialetarako Zentroan. Horretaz gainera, lankidetzan jarduten du NUPeko bere ikerketa-taldearekin eta Tafco Metawireless S.L. oinarri teknologikoko berrikuntza enpresaren bazkidea da. Enpresa horrek irabazi zuen Ideactiva 2009 saria.