Joan eduki nagusira

zoom Irina Khromova

Irina Khromova

Irina Khromova Fisika eta Matematika Zientzietan doktorea eta Komunikazioetako Teknologian doktorea da, eta bere doktoretza tesian ikertu du nola erabili behar den EBG teknologia (Electromagnetic Band Gap edo Banda Electromagnetikoko Arraila), mikrouninen eta terahertzen bandako gailuak diseinatzeko, hala nola erresonadoreak, uhin gidariak eta are turuta-antenak ere, bai eta aipatu teknologian oinarritutako gailuak ere. Bere ikerketaren emaitzetako batzuk dira, halaber, turuta-antena mota berri baten eta maiztasunen nahasgailu azpi-harmoniko baten diseinua eta fabrikazioa.

Lanaren helburua zen frogatzea EBG egituretako aldizkakotasun-akats bakun edo konplexuak erresonadore edo beste gailu batzuen gisara erabil daitezkeela", azaldu du tesiaren egileak. Horretaz gainera, akats horien eta ezaugarri elektromagnetikoen arteko harremana ikertu du eta aipatu mikrouhinetako eta terahertzetako gailuak garatu, diseinatu eta neurtu ditu; zehazki, honako hauek: turuta-antenak, onda-gidariak, iragazkiak eta EBG egituretan oinarrituako maiztasun nahasgailuak.

EBG edo PBG egiturak (Photonic Band Gap) optikaren eremukoak dira, eta errefusa ematen dute maiztasun banda jakin batzuetan.Egitura hauek, funtsean, hainbat material dielektrikoren aldizkako espazio banaketa dira, eta material horiek ez dira elektrizitate-eroaleak.Kristal fotoniko batek (EBG egitura) aldizkakotasun akats bat baldin badu, baliteke uhin elektromagnetikoa akats horretan harrapatu ahal izatea —esan du Irina Khromovak—.Tesian ezaugarri horretaz baliatu naiz material dielektrikoan oinarritutako gailuak eta gailuen kontzeptuak diseinatzeko. Aldiz, ohiko teknologian metalak erabiltzen dira”.

Tehartzen aplikazio garrantzitsuenetako batzuk dira medikuntzako, segurtasuneko eta astronomia azpimilimetrikoko hainbat eremu, baina fisikan, biologian, kimikan, teknologian eta abar ere aplikatzen dira


Turuta-antena mota berri bat


Ikerketa honen emaitzetako bat izan da uhin dielektrikoen gidari bat diseinatu eta fabrikatzea. Gidari horrek ezaugarri lehiakorrak ditu eta ongi egokitzen da uhin metaliko estandarren gidarietara:Ura hodi batetik bideratzen dugun bezala, seinale elektromagnetikoa gidatu nahi badugu galdu gabe, “horma elektromagnetiko” horiek sortu behar ditugu. Metalarekin lortzen dugu (ohiko teknologia) edo EGB egituren bidez uhin elektromagnetikoak islatzeko uhinen gidariarengandik ihes egiten ez uzteko”, azaldu du.

Halaber, turuta-antena mota berri bat eta EBG teknologian oinarritutako maiztasunen nahasgailu azpi-harmoniko bat diseinatu eta fabrikatu ditu. Grosso modo, turuta-antena megafonoarekin aldera dezakegu: Turutak norabide jakin batean bidaltzen du erradiazioa.Erradiazio elektromagnetikoa anplifikatu egiten da, zeren uhinak norabide guztietan irradiatu ordez (ahotsarekin geratzen den bezala hitz egitean) norabide berean irradiatzea lortzen dugu, megafono batekin hitz egitean ahotsa anplifikatzen dugun bezala”. Turuta antenak metalezkoak dira normalean, baina tesi honetan antena horiek diseinatzeko eta fabrikatzeko beste modu bat proposatzen da, EBG teknologia erabiliz. Nahasgailu azpi-harmonikoari dagokionez, gailu horrek “EGB egituraren banda baimendua eta "debekatua” erabiltzen ditu, eta uhin elektromagnetiko batzuk egituran zehar zabaltzea ahalbidetzen du horrek, eta, aldi berean, gailu berean beste uhin batzuk zabaltzea eragozten".

Azaldu duenez, “azken urteotan EBG egiturak fabrikatzeko teknologiak asko aurreratu du eta horrek pentsarazten digu ohiko teknologien alternatibatzat hartu daitekeela edo behar dela aplikazio batzuetarako, batez ere terahertzen maiztasun bandan”.

Bere doktoretza tesiaren izenburua “Microwave devices based on EBG structure with defects” da, Iñigo Ederra Urzainqui eta Ramón Gonzalo García Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko irakasleek zuzendu dute eta bikain cum laude kalifikazioa erdietsi du. Lanaren emaitzak zientzia-aldizkarietako 4 artikulutan argitaratu dira eta nazioarteko 11 biltzarretan aurkeztu

Irina Khromova Fisikan lizentziatu zen, ohorezko matrikularekin, Saratoveko Estatu Unibertsitatean (Errusian) 2005ean, eta hiru urte geroago irakurri zuen unibertsitate horretan bere lehen doktoretza tesia.NUPen Telekomunikazio Masterra egin eta gero (2008), Komunikazio Teknologietako doktore titulua lortu du orain bere bigarren tesiarekin. Azken hamar urteetan hainbat zentro zientifikotan eta eremutan (astrofisika, optika eta fotonika, elektromagnetismoa, etab.) aritu da lanean. Egonaldiak egin ditu Helmholtz Institutuan (Alemanian), Macquarie Unibertsitatean (Australian), Eindhoveneko Unibertsitate Teknikoan (Holandan) eta Saratoveko Estatu Unibertsitate Teknikoan (Errusian). NUPeko Antena Taldeko kidea da 2007az geroztik, eta bertan eskolak ere ematen ditu.16 artikuluren egilea da zientzia-aldizkarietan eta 41 ekarpenen egilea nazio mailako eta nazioarteko biltzar eta hitzaldietan. Horretaz gainera, artikuluak berrikusten ditu Optics Communications, Optics Express eta PIER aldizkarietan.