Joan eduki nagusira

Gaur astelehenean, uztailaren 18an Nafarroako Unibertsitate Publikoak argitara eman du Graduko titulazioetara onartutako ikasle berrien zerrenda, 2011-2012 ikasturterako. Lehen sehilekorako matrikula interneten bidez egingo da, Unibertsitatearen webgunea (www.unavarra.es) erabiliz, uztailaren 20ko 9:00etatik uztailaren 22ko 9:00ak arte, etenik gabe.

Telekomunikazio eta Industria Ingeniaritza Goi mailako Eskola Teknikoko, Nekazaritza Ingeniarien Goi mailako Eskola Teknikoko, eta Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolako graduetan onartutako ikasleek etenik gabeko ordutegi honen barruan egin behar dute beren matrikula: uztailaren 20ko 9:00etatik uztailaren 21eko 9:00etara. Beren aldetik, Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatean, Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultatea eta Zientzia Juridikoen Fakultatean onartutakoek, etenik gabeko ordutegi honen barruan egin beharko dute matrikula: uztailaren 21eko 9:00etatik uztailaren 22ko 9:00etara. NUPeko Ikasketa Arauekin bat etorriz, matrikula epe hartan egiten ez duenak ikaspostua edukitzeko eskubidea galduko du.

Interneteko sarbiderik ez duenak, automatrikula egin dezake Iruñeko Arrosadiko campusean, Ikasgelategiko 017. ikasgelan, beheko solairuan, aurretik aipatu egunetan, 9:00etatik 13:30era.

Automatrikula egiterakoan sor daitekeen edozein zalantza argitzeko, ikasleek mezu elektroniko bat bidal dezakete ondoko helbide honetara: grado@unavarra.es. Era berean, Ikasleentzako Argibide Bulegora deitu ahal dute, 948 168 411 eta 948 169 096 telefonoetara.

Matrikula lehen epe hau bukatu eta gero, Unibertsitateak, uztailaren 27an, bigarren onartuen zerrenda argitaratuko du. Hauek uztailaren 27an eta 28an egiten ahalko dute matrikula.

NUPek, datorren abuztuan, 0 Ikastaroak eskaintzen ditu, datorren ikasturtean gradu ikasketak hasi behar dituzten ikasleentzat. Ikastaro hauek beren titulazioetako gaietan sakontzeko aukera ematen dute, Batxilergoko ikasketak gaurkotu, osatu eta tinkoagotzen dituzte eta unibertsitatean komenigarriak diren oinarri metodologikoak ematen dituzte.